|
Visiteur agurgarria,
BILKETAren urtarrileko berri gutun honetan, aurki itzazu atariaren eskaintza berriak (euskal prentsa xaharra numerizatua, "SOKA - Euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren funtsa), 14ko gerlako soldado milafrangar baten gutunak, euskarazko komiki berri bat, baita ere sareko liburutegiek urte hastapen honetan antolatu ekitaldien egitaraua.
|
Bilketa atariaren eskaintza berriak...
|
Eskualduna eta beste Euskal Herriko prentsa xaharraren izenburu batzu irakurgai

Badu zonbait urte orai prentsa xaharra numerizatzen ari dela Bilketa programaren baitan. Hemendik aitzina izenburu hauek aurkitzen dira atariaren orri nagusitik: Eskualduna (1887-1945), Le Réveil basque (1886-1894), Ariel (1844-1852), Euskara (1886-1896). Euskal museoko boletina ere irakur dezakezue, numerizaturik ere 1924-2000 garaiarentzat.
Testuen baitan hitzak bilatzeko erabil dezakezue bilaketa tresna, izenburu batean edo gehiagotan, urteka, baita ere artikulu edo idazleka Euskal museoko boletinarentzat.
"SOKA - Euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Bilketaren katalogoan deskribatua

Euskal kultur erakundeak (EKE) lan bat abiatu du euskal dantzaren inguruan publikoari begira, eta erakusketa nagusi bat eratu 2015ean, arte honen aurpegi desberdinak (sozialak, artistikoak, historikoak) erakutsiz. Bilduma frango aberatsa osatu du, bideoz egina nagusiki, baita argazki eta grabaketaz ere. Erakusketa 400 item gora dituen dokumentu-funts batean oinarritua da, eta hau deskribatua izan da Bilketa katalogoan. Funtsaren fitxa orokorretik hemen klikatu ibil daiteke bildumaren baitan, "Bilduma" eta "Edukia" eremuen barna. Kasu: dokumentuen deskribapen bat baizik ez da, hauek beren gordeleku erakundean ikusgai izaki. Batzuetan aldiz dokumentua osoki ikus daiteke sarean. Adibidez: fitxa. Erakusketaz informazio gehiago hemen.
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|

Christian LARRUE, Lucien ETXEZAHARRETA, Maiatz, 2018.
Lehen mundu gerlan, Frontean zenean, Jean-Bernard Larrue Milafrangarrak erregularki bere familiari postalak bidaltzen zizkion. Bere gutunetan, askotan euskaraz idatziak, soldaduak bere familia lasaitzen zuen bere osasun egoari buruz. (...)
Gehiago jakin
|
Ramon Olasagasti. Sua edizioak, Bilbao mendi film festival, 2018.
Ramon Olasagasti eta Cesar Llaguna-k komiki honetan kontatzen digute 1980an Gazteizeko gazte mendizale batzuek Everest gailurra igan zutela. Testu eta irudi zirraragarriak, abentura harrigarri baten biziarazteko. (...)
Gehiago jakin
|
Animazioak
|
Mintzaldia Baionako Euskal museoan.
2019ko urtarrilaren 17a, osteguna - 18:00
Euskaraz idazteko tailerra Kanboko mediatekan, Joseba Martin Ayalarekin.
2019ko urtarrilaren 19an, larunbata - 10.30tik 12.00etara.
Erakusketa Hendaiako mediatekan
2019ko urtarrilaren 8tik 19ra
Erakusketa Baionako Euskal museoan
2019ko maiatzaren 26araino
Baionako euskarazko irakurketa klubaren topaketa Antton Luku Botoiletan ipuinen inguruan Baionako mediatekan.
2019ko otsailaren 4a, astelehena - 18:15
Euskarazko animazioa gorputzari buruz 1-5 urteko haurrentzat Baionako mediatekan.
2019ko otsailaren 6a, asteazkena - 10:30
Euskarazko irakurketak zentzumeneri buruz 5-10 urteko haurrentzat Baionako mediatekan.
2019ko otsailaren 6a, asteazkena - 15:30
Euskarazko animazioa 4 urte goitikako haurrentzat Biarritzeko mediatekan.
2019ko otsailaren 20a, asteazkena - 10:30
|
 Bilketa - Hiri liburutegia - Gouverneurs karrika, 10 - 64100 Baiona - 05 59 59 17 13 |
|
|