AuteurGidor Bilbao Telletxea
Année2004
PublicationLapurdum 9
Langueeuskara

Joanes Etxeberri Sarakoa 1668 inguruan jaio zen Saran, eta 1696an Okzitaniako Tolosako Unibertsitateko ikaslea zen, lizentziatu-doktore ikasketetan baitziharduen. Mende-hondarrean egin zituen, beraz, bere ikasketak1. Bestalde, guk ezagutzen dugun Etxeberriren lan nagusiari 1712ko data ezarri zion berak azalean, baina badakigu ordurako lau hizkuntzatako hiztegia moldatzen hasia zela. Azkenik, 1718koa da bera bizi zela argitaraturiko lan bakarra. Baina badakigu 1727an oraindik bere lanarentzat argitarabidearen bila zebilela Lapurdiko Biltzarraren aurrean. Eta 1749an hil zen. Hamazazpigarren mendeko gizona zen, ala hamazortzigarrenekoa ? Galdera ez da gutariko inorentzat arrotza ; izan ere, gu noizkoak gara ? Noizkoa gure jakintza ? Hogeigarren mendekoa ? Hogeita batgarrenekoa ? [...]

Voir le texte complet

Recherche

Rechercher un document

Rechercher un article