[= Laburpena] : Kontakizun mitologiko batekin datorkigu Pello Anorga, aspaldiko garaietara, munduaren sorrerara, eramaten gaituena. Izan ere, gaur egun ere, aspaldian bezala, egunak joan eta gauak etorri, gauza bat gertatzen da, oso ilun gertatzen dela mundua, batere argirik gabe. Eta gertatzen da, poliki-poliki, ahultzen hasten direla izakiak, moteltzen eta ahitzen, erabat itzaliak sentitu arte, hitzik eta mugimendurik gabe. Belarrak eta zuhaitzak ez dira hazten gehiago, erreka ur jariorik gabe gelditzen da, hegaztia airerik gabeà denak geldi, zirkinik egin gabe, zer egin ez dakigula, batere txinpartarik gabe.
[= Laburpena] : Eta beste behin gogoratzen naiz nola galdetu nion Amonari ea noiz emango ote zidan gerran ibiltzeko baimena. Amonaren erantzuna oso garbia izan zen, gerran ibiltzeko ez nuela baimenik behar, gerra bera bakarrik etortzen zela inork abisatu gabe.
[= Laburpena] : Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da baserrian bere behi txuri-beltzekin. Hasieran, herritarrek iseka egiten zioten Pottokori kalera jaisten zenean, baina orain txalo egiten diote denek. Izan ere, pertsona maitagarria da Pottoko, bere behi eta traktorearekin beti prest dago jendeari laguntzeko. Eta irakurleak ere prest egon behar du liburu hau irakurtzean nahiko barre egiteko.
[= Laburpena] : Pottoko potokoa da, eta baserrian bizi da mendi artean. Baina haur guztiak bezala, Pottokok eskolara joan beharko du kontatzen ikastera, eta berak ez du nahi, eskolako maixtrak belauniko jartzera behartu eta ostikoz jotzen duelako. Baina Pottokok bere lagunen eta baserriko animalien laguntza izango du.
[= Laburpena] : Igor serio antzean dabil ama haurdun dagoenez geroztik. Haur ninia ematen duzu esan dio aitak halako batean. Igorrek erantzun dio bera ez dela ninia, baizik handia ; ninia amaren tripa barruan gaoena dela.
[= Laburpena] : Irten eskolatik eta etorri naiz hona, nire etxera, nerbioak altaxtuta. Ireki atea eta ukabilkada bat eman diot, danba ! Sartu komunean eta egin dut pixa, egin dut kaka, bota dut bonba, egin dut garrasi, eta egin dut berriro ere garrasi : Aaaaaaa !
[= Laburpena] : Eta gertatu zen, egun batean, Argiak eta Ilunak ikusi egin zutela elkar, han, zeruaren eta lurraren tartean. Esan zuen batek : Zein iluna zaren zu ! Eta erantzun besteak : Eta zu zein argia ! Eta, tximista batean, maitemindu egin ziren.
[= Laburpena] : Gioseppo zen zapatari serioa. Hain serioa ezen zapatak konpontzearen poderioz, haren sudurrak zeukan zapata baten itxura. Eta gertatu zen gertatu, atera zitzaiola grano bat sudurraren puntan, bitxi-bitzia : pinportatxoa.
[= Laburpena] : Igor serio antzean dabil ama haurdun dagoenez geroztik. Haur ninia ematen duzu esan dio aitak halako batean. Igorrek erantzun dio bera ez dela ninia, baizik handia ; ninia amaren tripa barruan gaoena dela.
[= Laburpena] : Nik ez daukat anaiarik eta ez arrebarik ; bainan badaukat aita eta badaukat ama. Eta badaukat munstro bat, nire laguna dena : Mux. Gaur nire ama etorri da gelara eta heldu dit belarritik, untxi bati bezala, eta deitu dit kakanarru....
[= Laburpena] : Herri menditsu batean, bizi omen zen neskatxa bat ama, aita eta amonarekin. Eta beti ibiltzen zenez zapata gorri haiekin, denek deitzen zioten ZAPATAGORRI
Irten eskolatik eta etorri naiz hona, nire etxera, nerbioak altxatuta. Ireki atea eta ukabilkada bat eman diot, danba! Sartu komunean eta egin dut pixa, egin dut kaka, bota dut bonba, egin dut garrasi, eta egin dut berriro ere garrasi :
-Aaaaaa!