Frantziako II. Errepublika (1848) eta ondoko iraultza frakaso bat izan zen neurri handi batean, literatur arloan sortu ziren lanak liratekeelarik agian salbagarrienak, prosa poetikoagoa bilakatu baitzen eta literatura eguneroko arazo politikoetan murgildu, iraultzaren oihua eta edertasunaren ametsarekin nahasiz eta artea erreboluzioneaz kutsatuz. Garai hartako artistetarik bat dugu Agosti Chaho eta ez ttipiena, ez makalena, tamalez bere euskal esparrua guttiegi ezagutzen delarik.