Matalas, Piarres Larzabal, 1968

"(…) MATALAS: Hona egia, den bezala. Barda ilundirian, bi jandarma etorri zaizkiat arrastatzerat. Gobernadorearen manuz, omen. Nahi baitzaiztaten eskuak katenaz lotu, erran zioteiat: «Katenak ezartzekotan beharko nauzue lehenik hil!» Piska bat izitu ditiat eta bien artean eraman naie, batere estekarik gabe. Gero, ur handiko zubia iragaitean, —zubi horrek ez baitu saihets makilarik— berek uste ez zutelarik, galtz-ipurtik, «brau!», hartu diat batto, ondotik bestea eta biak urerat aurtiki.

GOIHENETXE:  Ta gero?

MATALAS: Gero, to!... Pentsatzen diat uretik jali direla.(…)"

 

 Piarres Lartzabal, Source: eke.eus

Piarres Larzabal (1915-1988), prêtre et académicien basque, est surtout connu en tant que dramaturge. Il a écrit plus d’une quarantaine de pièces de théâtre, en basque.

Si ses premières pièces étaient plutôt destinées à faire rire le public, de nombreuses autres avaient pour objectif d’impulser une prise de conscience de l’identité basque.

Matalas, écrite en hommage à Bernard Goyeneche, dit Matalaz, curé de Mauléon qui fut à la tête du soulèvement populaire de 1661 contre le roi de France, est de celles-là.

 

Matalas   Matalas
GOIHENETXE: Agur, osaba!   GOIHENETXE: Bonjour, mon oncle!
MATALAS: Agur, iloba! Hi, tenore hontan hemen? Zer gertatzen zaik?   MATALAS: Bonjour, mon neveu ! Toi, ici à cette heure ? Que t’arrive-t-il?
GOIHENETXE: Ta zuri zer gertatu zaizu barda bi jandarmekin?   GOIHENETXE: Et à toi, que t’est-il arrivé hier soir avec ces deux gendarmes?
MATALAS: Hiregana heldu baita berria?   MATALAS: La nouvelle t’est donc parvenue ?
GOIHENETXE: Maule guzia hortaz mintzo da. Neri goiz hontan jin zait Atarratzera berria.   GOIHENETXE: Tout Mauléon parle de cela. La nouvelle m’est parvenue à Tardets ce matin.
MATALAS: Hona egia, den bezala. Barda ilundirian, bi jandarma etorri zaizkiat arrastatzerat. Gobernadorearen manuz, omen. Nahi baitzaiztaten eskuak katenaz lotu, erran zioteiat: «Katenak ezartzekotan beharko nauzue lehenik hil!» Piska bat izitu ditiat eta bien artean eraman naie, batere estekarik gabe. Gero, ur handiko zubia iragaitean, —zubi horrek ez baitu saihets makilarik— berek uste ez zutelarik, galtz-ipurtik, «brau!», hartu diat batto, ondotik bestea eta biak urerat aurtiki.   MATALAS: Voici la vérité, telle qu’elle est. Hier soir au crépuscule, deux gendarmes sont venus m’arrêter. Par ordre du gouverneur, soi-disant. Quand ils ont voulu me lier les mains de leurs chaînes, je leur ai dit : « Pour me mettre des chaînes, vous devrez d’abord me tuer ! » Je leur ai un peu fait peur et ils m’ont conduit entre eux deux, sans aucune attache. Plus tard, au moment de traverser le pont des grandes eaux – parce que ce pont n’a pas de garde-corps – quand ils ne s’y attendaient pas, j’en ai pris un, « brau ! » par le fond de culotte, puis l’autre et j’ai jeté les deux à l’eau..
GOIHENETXE:  Ta gero?   GOIHENETXE: Et ensuite ?
MATALAS: Gero, to!... Pentsatzen diat uretik jali direla. Ni etxerat itzuli nauk. Berehala bildu gaituk hemengo gizonak eta multzo bat armaturik prest ziaudek, jandarma edo botiga heldu badira bazterren nahasterat.   MATALAS: Après, et beh !... Je pense qu’ils sont sortis de l’eau. Moi je suis rentré à la maison. Nous nous sommes rassemblés immédiatement, avec les hommes d’ici, et un groupe est prêt et armé au cas où les gendarmes et compagnie viendraient mettre la pagaille.
GOIHENETXE: Gobernadore zikin hori da bazterren nahasten ari: Atarratzeko inguruan lan bera egin dauku; neri ere arrastatzaileak igorri dauzkit.   GOIHENETXE: C’est ce sale gouverneur qui sème les troubles : il nous a fait la même chose autour de Tardets ; à moi aussi il a envoyé des gens m’arrêter.
MATALAS: Nola egin duk ihes?   MATALAS: Comment as-tu fui ?
GOIHENETXE: Nere zaintzaleak prest nituen aintzinetik: Arrastatzaileak agertu direlarik gizon multzo bat bildu dira ene ingururat eta arrastatzaileak, iziturik, laster lekutu. Harrikaldi on bat ukanik ordea, gibeletik.   GOIHENETXE: J’avais des vigiles prêts à l’avance. Quand les gendarmes sont apparus, un groupe d’hommes s’est réuni autour de moi, et les gendarmes, apeurés, sont vite repartis. En prenant une bonne volée de cailloux, par derrière.
MATALAS: Ta hi, gero, mendiz hona etorri?   MATALAS: Et toi, ensuite, tu es venu ici par les montagnes ?
GOIHENETXE: Bai eta bi lagun kontseilarieri ere gaztigatu, hona bil diten haiek ere.   GOIHENETXE: Oui, et je l’ai fait savoir à deux amis conseillers, qu’ils viennent ici également.
MATALAS: Zer ziok bada herriko jendeak?   MATALAS: Et que disent donc les gens du village ?
GOIHENETXE: Gure eskualdean bederen arras alde ditugu: Gobernadoreak euskal besta handi bat prestatu nahi omen du, Calvoren amorantearen ohoretan. Gure dantzari eta kantari batzueri dei egin diote, bainan denenganik eza ukan du. Salbu batenganik eta hau erregetiar kontseilari horietarik baten etxezaina, omen: Ogia ez galtzekotz, «bai» erran behar.   GOIHENETXE: Dans notre secteur pour le moins ils nous sont largement favorables : le gouverneur veut soi-disant organiser une grande fête basque en l’honneur de l’amoureux de Calvo ; il a appelé certains de nos danseurs et de nos chanteurs, mais il n’a obtenu que des refus. Sauf de la part d’un seul et c’est un gardien d’un conseiller royal, apparemment. Pour ne pas perdre son gagne-pain, il a dû dire « oui ».
MATALAS: Gobernadore zitala! Lur ebatsien jabek ohore eta besta egin behar orai beren ohoinari! Hauxe da kopeta!   MATALAS: Misérable gouverneur ! Les propriétaires des terres dérobées devraient fêter et honorer leur voleur ! Quel toupet !
GOIHENETXE: Bai, ohore ohoinari eta gainera ohoin-nagusiaren amoranteari: Gure larrutzea ez aski; larrutuen esker ona oraino nahi!   GOIHENETXE: Oui, honneur au voleur et surtout à l’amant du roi des voleurs : ils n’en ont pas assez avec notre peau, ils veulent également les remerciements des écorchés !
Matalas, hiri ekitaldiko antzerkia, Piarres Larzabal, 1968   Matalas, pièce en trois actes, Piarres Larzabal, 1968 

 

Voir le chant Matalaz intérprété par Benito Lertxundi sur Youtube :

 

Bibliographie

Rechercher un article

Textes choisis