Egun batez, Borjatto azeria (azeri guziek Borjatto dute izena) iguzkitara zagon berotzen. Hor heldu zayo belea khexu handitan, zerbait arrangura handi burutan balu bezala, eta ahapetik erraten dio:

Borjatto, adi zak berri handia. Haritz baten gainean gogoetaka nindagolarik, bat-batean ikusi diat Petut mandozaina Latsagako mentatik atheratzen. Eskutik dilindan ekhartzen zikan zikhiro azpi eder bat. Gozoki behatu ziok bi edo hirur aldiz; gero mandoaren eskerreko xixteran sarthu dik. Ai! galtzea merezi bailikek... holako zathi goria mandozain zirtzil batentzat egina othe duk? Begiz ontsa hartu diat zein tokitan ezarri duen. Orai, erraten duten bezain xothila balimbahaiz, errexki atzemanen diok zikhirokia, eta bi-biek janen diagu; ezen gosez niagok, ez nauk oraino gosaldua.

 

Jean-Pierre Duvoisin, dit Gazteluberry (1810-1891) était capitaine des douanes, basé à Saint Jean de Luz. Mais c’est pour son apport à la langue basque qu’il est resté dans les mémoires. Immuable juge des jeux floraux d’Antoine d’Abbadie, collaborateur de Louis-Lucien Bonaparte pour l’étude des dialectes de la langue basque, il a traduit énormement d’ouvrages dont la Bible.

Auteur de nombreuses études sur la langue basque, d’un livre sur l’agriculture, il est également auteur de Baigorriko Zazpi Liliak publié entre 1884-1885, une série de contes réécrits d’après un travail de recueil réalisé un demi-siècle auparavant.

Le conte Azeria, belea eta mandozaina en est issu.

 

 

Azeria, belea eta mandozaina     Le renard, le corbeau et le muletier

Dron dron dringilindron
Bataren gaitza bertzearen on.

 

Dron dron dringilindron
Le malheur de l’un fait le bonheur de l’autre.

Egun batez, Borjatto azeria (azeri guziek Borjatto dute izena) iguzkitara zagon berotzen. Hor heldu zayo belea khexu handitan, zerbait arrangura handi burutan balu bezala, eta ahapetik erraten dio:   Un jour, le renard Borjatto (tous les renards s’appellent Borjatto) se chauffait au soleil.  Le corbeau vient le voir, anxieux, comme si un gros souci le tracassait, et lui dit à voix basse :
Borjatto, adi zak berri handia. Haritz baten gainean gogoetaka nindagolarik, bat-batean ikusi diat Petut mandozaina Latsagako mentatik atheratzen. Eskutik dilindan ekhartzen zikan zikhiro azpi eder bat. Gozoki behatu ziok bi edo hirur aldiz; gero mandoaren eskerreko xixteran sarthu dik. Ai! galtzea merezi bailikek... holako zathi goria mandozain zirtzil batentzat egina othe duk? Begiz ontsa hartu diat zein tokitan ezarri duen. Orai, erraten duten bezain xothila balimbahaiz, errexki atzemanen diok zikhirokia, eta bi-biek janen diagu; ezen gosez niagok, ez nauk oraino gosaldua. Petut astaputz Galharretako patarrari lothua duk orai; eta gainera deneko, ikusiko duk guri buruz ethortzen. Athera hakio bidera, mira zak ezkerreko xixtera, eta gurea dukek zikhirokia. Zer asea guretzat!   Borjatto, écoute la grande nouvelle. Tandis que, posé sur un chêne, je réfléchissais, j’ai tout à coup aperçu Petut le muletier sortir de l’auberge de Latsaga. Il portait un beau gigot de mouton qui pendait de sa main. Il l’a regardé tendrement deux ou trois fois ; puis il l’a rentré dans le panier de gauche de la mule. Ah ! Il mériterait bien de le perdre… Un aussi beau morceau est-il fait pour un vil muletier ? J’ai bien regardé en quel endroit il l’a mis. Maintenant, si tu es vraiment aussi subtil qu’on le dit, tu pourras facilement lui prendre le mouton, et nous le mangerons tous les deux ; parce que j’ai faim, je n’ai pas encore déjeuné. Le stupide Petut a entamé la montée de Galharreta et dès qu’il sera en haut, tu le verras venir vers nous. Sors sur sa route, regarde le panier de gauche, et à nous le mouton. Quelle ventrée pour nous !
Solasa Borjattoren gogokoa ahal zen. Beharriak xut-turik, kokoriko jartzen da Galharretako patarrari beha.   Ces propos pouvaient plaire à Borjatto. Les oreilles dressées, il s’accroupit en regardant la côte de Galharreta.
Beleak etzuen gezurrik erran: mandozaina tun tun tun heldu zen bere mandoaren gainean jarria. Azeria urrunera ohartzen zayo. Ordua zen ikusteko zer egin. Nola mando gainerat igan nausia ohartu gabetarik? Azeriak ephe guti frango du debrukeria zerbaiten asmatzeko. Zer egin zuen?   Le corbeau n’avait pas menti : le muletier venait au pas, assis sur sa mule. Le renard le vit de loin. Que faire maintenant ? Comment grimper sur la mule sans que son propriétaire ne s’en rende compte ? Le renard avait fort peu de temps pour inventer un tour. Que fait-il alors ?
Errara, luze bezain zabal, bidearen gainean etzaten da, begiak hertsirik, alegia hila. Petutek ikusten du; harritzen da; mandotik jautsirik, lotzen da gure maltzurrari, bere baithan eginez, naski ihistari zembaitek tiroa emanik, oilo-jale xirtxilak han akhabatu dituela bere txarkeriak. Behatzen dio gainera eta azpira: ilea momorra du, larrua zabal eta gori. Petutek dauka hartarik otxin bat bederen atheratuko duela. Ixter batetik harturik, azeria arthikitzen du mando gainera, eta sakatzen du eskuineko xixteran.   Bouche ouverte, il se couche de tout son long sur la voie, et fait le mort. Petut le voit ; il s’étonne ; descendant de sa mule, il s’approche du coquin, se disant que, victime d’un chasseur, ce voleur de poule en a fini avec ses méfaits. Il l’observe de haut en bas : il a le poil doux, la peau souple et encore chaude. Petut se dit qu’il pourrait en tirer au moins une pièce. Il l’attrape par une cuisse, le jette par dessus la mule, et le fourre dans le panier de droite.
Ordu artean gauza hein bat ontsa goan zitzayon azeriari. Bainan nahi litakeen hartarik, ardura zerbait eskas izaten ohi da. Zikhiro azpia ezkerreko xixteran zen, eta Borjatto eskuinekoan. Lana zen batetik bertzera iragaitea gizona ohartu gabetarik. Azeria hari da zerbait joko asmatu beharrez. Fortuna alde jartzen zayo. Iguzkia beroa da, buruan jotzen du mandozaina; horra non loak daraman gizagaizoa.   Jusque là, les choses se déroulaient plutôt bien pour le renard. Mais on n’obtient pas toujours tout ce qu’on souhaiterait. La cuisse de mouton était dans le panier de gauche, et Borjatto dans celui de droite. Il y avait fort à faire pour passer de l’un à l’autre sans que l’homme ne s’en rende compte. Il reste au renard à inventer un nouveau tour. La fortune lui sourit. Le soleil est chaud, et frappe le muletier à la tête ; et voilà que le sommeil gagne le pauvre homme.
Azeria arteaz baliatzen da; emekitto sartzen da bigarren xixteran, beheiti igortzen du zikhirokia, eta bera jauzi batez badoha lurrera. Ahoan harturik jakia, zalhu oihampean itzaltzen da.   Le renard en profite ; il entre doucement dans le deuxième panier, jette à bas le morceau, et saute à son tour. Prenant le mets entre ses dents, il disparaît à l’ombre de la forêt.
Helkariari ernerik beha zagokon belea. Azeriak joko hortan lekerreginik ere, axola guti zuken; haragiak zion axola. Ikusi duenean azeria puskaren jabe dela, ondotik badohakio galdatuz bere zathia. Azeriak ihardesten dio:   Le corbeau observe les événements avec attention. Peu lui importe que le renard puisse y laisser la vie ; c’est la viande qui l’intéresse. Voyant le renard emportant le morceau, il le rattrape pour lui demander sa part. Le renard lui répond :
Zer diozu, maitea? uste duzu zure paparoaren bethetzeko jarri naizela biziaren galtzeko menetan? — Tattiko! zoroa lizate hori eginen lukena. Gaixoñoa, ergelketa bertzetara bazohazke. Petutek ere ase on baten ametsa zuen; ni aseko naiz zuen bien orde.   Que dis-tu mon cher ? Crois-tu que c’est pour remplir ta panse que j’ai risqué ma vie ? — Et puis quoi encore !  Bien fou celui qui ferait cela. Mon pauvre, tu iras trouver d’autres benêts. Petut aussi rêvait d’un bon repas ; je me remplirai le gosier pour vous deux.

Dron dron dringilindron
Bataren gaitza bertzearen on.

 

Dron dron dringilindron
Le malheur de l’un fait le bonheur de l’autre.

 

Le conte dans le supplément à l’Eskualduna du 16 décembre 1887

Quelques publications de Duvoisin :

Nouvelles :
Traductions :
Etudes :

Quelques publications sur le capitaine Duvoisin

 

Recherche

Rechercher un document

Rechercher un article

Tous les textes choisis

Textes choisis