Gasnaren jabetasun psikologikoak bazuen oinarri sozio-kultural indartsua. Urre zuria trumilka ekoizten zen Euskal Herrian. Ikusten ziren, autoko faroen menpean, gaueko horma haboroxienetan, gasna sal-markak %100 BASQUE moldatzen gintuela deiadarkatzen zuten afixak. Beste gasnategi handiak espazio publizitarioak erosten zituen, Basque de Caractère omen zen gasnaren goraipatzeko, mesfidanta, biolentoa eta naturak goastatu produktua zela alegia, euskaldunak garen bezala. Azken hilabeteetan ohartu nintzen harriturik bazela ardi gasna mota bat Qui Parle Basque, molekuletan benetako taraka-taraka mintzaira hegaldaraziz.

Nola deklinatzen zen gasna izugarri horren nortasun agiria? Europako sanotasun neurriei egokitzen zena? Frantziako konstituzioaren bigarren artikuluaz zer erran? Zirudienez, euskaraduntasuna ukatzen zitzaigun garaiotan, merkatuaren sigi-saga zirristatsuen artetik gasnak zekarren gure izatearen hondar zigilu zilegia.

 

Itxaro BordaItxaro Borda (Bayonne, 1959) écrit tous les jours depuis l’enfance. Elle écrit en vers, elle écrit en prose. Elle écrit des chroniques dans la presse, des poèmes, des romans et mêmes quelques essais.  Et elle écrit sur tout, sans tabou.

100% basque est une série de textes sur le fait d’être basque. Dans une langue acerbe, caustique et superbement maitrisée, l’auteure s’attaque à bon nombre de préjugés véhiculés sur les Basques, ou répandus au sein des Basques.

Cet ouvrage avait été récompensé par le prix Euskadi de littérature en 2001. La traduction en français – ou plutôt la réécriture – est également de la plume de l’auteure, paru aux éditions du Quai Rouge en 2003.

%100 basque
  100% basque
Oheratu baino lehen, eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea, ogi poxi batez lagundurik, ohitura sakratua bilakatua zitzaidan. Goizeko edozein tenoretan. Non-nahitik itzultzean. Eta aldi oroz egiaztatzen zen gasnaren mirakulua, bilkuran zehar irudiz lasai ihardukitzearen saria bide zen, kristauentzat, herstura eta dolore frankoren lehia zerua zen manera sinple eta errebesean. Itxaropen bat. Muga hel eta gaindi ezina. Lehia saindua. Pentsatzean berean, berregituratze ideologikoak aktibaraziz bihotza uxkail zezakeena. Sariarena alderantziz ere irakurtzen ahal zen bistan dena: astoa aitzinarazten zuen zaldalea izan zitekeen. Kontsolatzen nintzen, neurri batean, bi zangotakoak salbu, astoak abere maitagarriak zirela sinetsiz.   J'étais devenue maniaque. Fétichiste, dirais-je. Ainsi, avant de rejoindre mon lit froid, humide et vide j'avais pris l'habitude d'avaler une fine tranche de fromage de brebis que je pulvérisais entre mes doigts engourdis par le dégoût de la vie que je menais. Le pain dur craquait sous les dents. Je bouffais du fromage à n'importe quelle heure de la nuit. En revenant de nulle part. A chaque fois, le miracle de la pacification psychologique s'accomplissait. Hébétée j'étais. Un peu bête aussi. La portion de fromage me récompensait des efforts produits pour rester calme durant la réunion. Lecteur, tu comprendras aisément que la pâte blanche et âcre agissait sur moi comme un antalgique, une perspective de havre de paix et une promesse de ciel éternel enfin, au prix de maintes douleurs et maintes épreuves terrestres. Une sorte d'espoir. Une frontière, un but, un lointain objectif subjectif et par bonheur, inaccessible dans l'immédiat. Une compétition saintement saine et vice-versa. Rien qu'à y penser, mon cœur qui subissait les restructurations idéologiques impitoyables se sentait enfin soutenu et renforcé. De plus, le fromage dont je m’empiffrais à la fin de la Route avait le pouvoir extraordinaire de me rassurer dans mon identité autochtone, enraciné dans le passé et tendu vers un avenir radieux.
Gasnaren jabetasun psikologikoak bazuen oinarri sozio-kultural indartsua. Urre zuria trumilka ekoizten zen Euskal Herrian. Ikusten ziren, autoko faroen menpean, gaueko horma haboroxienetan, gasna sal-markak %100 BASQUE moldatzen gintuela deiadarkatzen zuten afixak. Beste gasnategi handiak espazio publizitarioak erosten zituen, Basque de Caractère omen zen gasnaren goraipatzeko, mesfidanta, biolentoa eta naturak goastatu produktua zela alegia, euskaldunak garen bezala. Azken hilabeteetan ohartu nintzen harriturik bazela ardi gasna mota bat Qui Parle Basque, molekuletan benetako taraka-taraka mintzaira hegaldaraziz. Nola deklinatzen zen gasna izugarri horren nortasun agiria? Europako sanotasun neurriei egokitzen zena? Frantziako konstituzioaren bigarren artikuluaz zer erran? Zirudienez, euskaraduntasuna ukatzen zitzaigun garaiotan, merkatuaren sigi-saga zirristatsuen artetik gasnak zekarren gure izatearen hondar zigilu zilegia.   En respirant cette relaxante poussière immaculée, je devenais basque jusqu'au bout de mes cellules mononucléaires. Je savais que l'emprise du fromage sur mon esprit reposait sur une base socioculturelle très puissante. Intérieure. Extérieure. Nous étions des produits pastoraux ambulants, baignant dans une superbe culture ancestrale. Alors que sur la Route, éclairée par les phares de ma voiture je voyais  s'étaler sur les murs sales des affiches géantes et multicolores qui montraient que telle marque de fromage, si on en mangeait, nous rendait 100 % Basque, je me sentais fière de moi et de mon peuple. Une autre société achetait des espaces publicitaires bien visibles pour louer un fromage basque de caractère, un aliment à l'image de ce que les Basques sont, méfiants, brutaux mais choyés par terre-mère. Ces derniers mois une publicité souriante rouge-blanc-vert vantait l'arrivée sur le marché d'un fromage Qui Parle Basque à faire chanter nos neurones en une véritable taraka-taraka langue. La nuit questionnait ma nuit. Comment se déclinait la composition biologique de ces fromages aux incroyables vertus revigorantes et excitantes? Étaient-ils conformes aux normes d'hygiène européennes? Qu'en disait l'article 2 de la Constitution Française, si loquace par ailleurs, pour toutes ces langues ne faisant pas partie du très select patrimoine de la République? En ces temps de négation et de re-négation de toute basquitude, les ultimes stigmates de notre identité se dissimulaient dans la clandestinité des fissures déchirant les boules blanches qui encombraient les marchés. S’il n’en reste qu’un, ce sera le fromage.
Horixe ohorea! Sakoneko egoera baten erakusle propioa! Normalean, irakurle, zuhaurk frogatu ahal izan duzunez, basque hitzaren ahoskatzeak bi ondorio baditu: lehena, irriño trufaria, gorakoia, lurra larruari sobera lotua daukanaren ahalkearen ikurra; bigarrena aldiz haserre gorria, minoritate —beti kanpotik etorria!— ekile baten bekaizkeria, izpiritu hertsikeria, burugabekeria, bortizkeria, atzerakoikeria etengabe salatzearren. Bi jarrera horien erdian, planeta honetako kideen gisa "jendeki" bizitzerik ez geneukala argi zegoen, edozein ordutan estereotipo finkoei moldatzea eskatzen zitzaigulako: artzain moduko basa ona edo goi mailako terrorista trebea. Korronte nahasiek ahazmen osoaren eta gaztigurik karioenaren arteko uretan itoarazten gintuzten. Gasna ote zen gure salbatze eremu bakarra jadanik?   Le fromage démontrait la vitalité de notre culture, toujours menacée par des ennemis doubles désignés depuis belle lurette. Persister dans l’adversité avait renforcé à outrance les qualités et les défauts de mon peuple ; ami lecteur, tu as dû te rendre compte que parler des Basques engendre deux types de réactions contradictoires, et dans un sens complémentaires : d'abord, un rire moqueur, hautain, signifiant la honte à ceux dont la peau colle de trop près à la glèbe ; puis, une colère franche qui permet de dénoncer, avec fermeté et sans ambiguïté, les actes incompréhensibles d'un groupuscule sectaire dont les origines sont aussi obscures que celle des Basques, son égoïsme, son étroitesse d'esprit, son manque de jugement, son aveuglement manipulateur et son archaïsme intellectuel. Entre les deux modèles chacun tirait les marrons du feu : l'apathie populaire se conjuguait à la violence minoritaire pour donner un caractère incomparable à ce pays. Nos difficultés à vivre en individus anonymes s’atténuaient, tandis que nous acceptions, faute de mieux, de nous conformer aux stéréotypes. Mais nous hésitions toujours, par docilité ou bien par méfiance envers la pensée dominante, entre l'acceptation d'un verdict le plus lourd possible punissant les méfaits justifiés par l'idéologie nationaliste et le désir d'oubli d'un savoir en totale perdition, désormais inopérant. Le fromage, dans ce contexte, jouait-il le rôle de bouée de sauvetage et de protocole de paix ?

%100 basque. Susa, 2001

 

100% basque. Editions Quai rouge, 2002

 

Ardi gasna

Fromage Ossau-iraty - CC-by-sa Pierre-Yves Beaudouin

Quelques ouvrages d’Itxaro Borda :

Recherche

Rechercher un document

Rechercher un article

Tous les textes choisis

Textes choisis