C'est un peuple barbare, différent de tous les autres par ses coutumes et sa façon d'être, plein de méchanceté, sombre de couleur, d'aspect mauvais, dépravé, pervers, perfide, déloyal et corrompu, libidineux, ivrogne, porté à la violence, féroce, sauvage, malhonnête, impie, à expédier en enfer et rude, cruel et querelleur, manquant de toutes les vertus, et habile dans tous les vices et toutes iniquités.

Par sa malice, il est semblable aux Gètes et aux Sarrasins et en tout il est ennemi de notre peuple de France. Pour quatre sous, un Navarrais ou un Basque tue, s'il le peut, un Français.

 

Le Codex Calixtinus est un manuscrit qui fut longtemps conservé à la cathédrale de Saint-Jacques-de-Compostelle. Le document, daté des environs de l’an 1140 est un recueil de textes liturgiques, historiques ou hagiographiques à la gloire de Saint-Jacques le Majeur.

Une partie de cet ouvrage (le livre V)  a été nommé Guide du Pèlerin de Saint-Jacques-de-Compostelle. Attribué au moine poitevin Aimery Picaud, il décrit étape par étape comment peut se dérouler un pèlerinage, propose quelques parcours et détaille des éléments qu’un pèlerin peut rencontrer sur sa route.

Les Basques y sont décrits en termes peu élogieux.

 

 

Le Guide du Pèlerin de Saint-Jacques-de-Compostelle   Konpostelako Donejakueko beilariaren gida
En Pays basque, le chemin de Saint-Jacques franchit une montagne remarquable qui s'appelle Port de Cize, soit parce que c'est la porte de l'Espagne, soit parce que c'est par cette montagne que les marchandises utiles transitent d'un pays à l'autre. La montée compte huit milles (12km) et la descente également huit. Cette montagne est si haute qu'elle semble toucher le ciel. Celui qui en fait l'ascension croit pouvoir toucher le ciel de la main. De la crête, on peut voir la mer de Bretagne et occidentale ainsi que les terres de trois pays : la Castille, l'Aragon et la France. Au sommet même de cette montagne, il y a un endroit appelé Croix de Charlemagne parce que c'est là qu'avec des haches, des pics, des pioches et d'autres outils Charlemagne, allant en Espagne avec ses armées, se fraya jadis un passage. Ensuite, se mettant à genoux, le visage tourné vers la Galice, il pria Dieu et Saint-Jacques. Aussi, les pèlerins arrivant ici ont coutume de prier tournés vers la patrie de Saint-Jacques et à genoux. Chacun plante dans le sol une croix et on peut en compter des milliers. C'est pourquoi on considère l'endroit comme la première station de prière à Saint Jacques.   Oraindik euskal lurretan, Santiago bidetik, mendi oso garai bat dago Portus Cisere [Port de Cize-Garaziko Mendatea] deitzen dena, edo Espainiako  atea hantxe dagoelako edo mendi honetatik zehar  garraiatzen direlako lurralde batetik bestera beharrezko gauzak. Zortzi miliakoa da goranzko bidea eta beste zortzikoa beheranzkoa. Izan ere hainbestekoa da bere garaiera non zerua jotzen duela baitirudi, eta igotzen duenari zerua bere eskuarekin uki lezakeela iruditzen  baitzaio. Honen gailurretik Britaniar Itsasoa eta Mendebaldekoa ikus daitezke eta hiru herrialderen mugak, hain zuzen ere Gaztela, Aragoi eta Frantziarenak. Mendi honetako tontorrean Karlomagnoren Gurutzea deitu ohi den lekua dago, Karlomagnok, bere armadarekin  batera Espainiarantz zihoala, bidea ireki zuelako aspaldi aizkora, pikotx, aitzur eta bestelako tresnen laguntzaz eta han lehenbizi Jaunaren gurutzearen seinalea egin eta gero, belaunikaturik Jainkoari eta Santiagori egin zielako otoitz Galiziara begira. Honegatik erromesek han belauniko jarri Santiagoren herrira begira eta ohiturari jarraituz otoitz egiten dute  eta bakoitzak Jaunaren gurutzearen bandera bat sartzen du lurrean. Mila gurutzeraino aurki daitezke han eta horregatik Santiagoren lehen otoitz-leku gisa hartzen da hau.
Dans cette même montagne avant que le christianisme ne se répande pleinement en terre d'Espagne, les Navarrais et Basques impies avaient coutume non seulement de voler les pèlerins qui se dirigeaient vers Saint-Jacques mais aussi de les chevaucher comme des ânes et les tuer. Proche de cette montagne, vers le nord, il y a une vallée qui se nomme le Valcarlos où campa Charlemagne et son armée quand ses guerriers furent tués à Roncevaux et par laquelle passent aussi de nombreux pèlerins qui vont à Saint-Jacques, mais qui ne veulent pas faire l'escalade de la montagne. (…)   Kristautasuna Espainiako lurretan erabat zabaldu baino lehen mendi honetan nafar eta euskaldun dongeek Santiagorantz zihoazen erromesei lapurretan egin ez eze asto gainean bezala ibili ohi zitzaizkien gainean eta hil egiten zituzten. Mendi honen ondoan iparralderantz Valcarlos [Luzaide] deituriko harana dago, non Karlosek berak hartu baitzuen ostatu bere armadarekin, bere borrokalariak Orreagan hil zituztenean. Santiagorantz doazen erromes asko ere hemendik igarotzen dira, mendia igo nahi ez dutenak. (…)
Après cette vallée, on entre en pays navarrais, riche en pain, vin et bétail. Les Navarrais et Basques se ressemblent à propos des repas, habits et langue mais les Basques ont le visage plus blanc que les Navarrais.   Haran honen hurrengo, nafar lurraldea dator, ogi eta ardo, esne eta ganadutan aberatsa. Nafarrek eta euskaldunek itxura eta ezaugarri berdinak dituzte, janariak, jantziak eta hizkuntzari dagokionean hain zuzen, baina begitartea zuriagoa dute euskaldunek nafarrek baino.
Ceux-ci portent des vêtements noirs et courts qui ne descendent qu'aux genoux à la manière des Écossais ; ils utilisent des chaussures qu'ils appellent lalbarcas faites de cuir non préparé, encore avec ses poils, qu'ils attachent au pied avec des courroies, mais qui ne protègent que la plante des pieds laissant à nu le dessus. Ils utilisent des manteaux de laine de couleur sombre longs jusqu'aux coudes, avec bordure à la façon d'un capuchon et qu'ils appellent saies.   Nafarrak belaunetaraino oihal beltz laburrekin janzten dira, eskoziarren erara, eta lauarcas ‘abarkak’ deitzen dituzten oinetakoak erabiltzen dituzte, ondu gabeko larru iletsuz eginak, oinetara lokarriz lotuak, oinazpiak soilik inguratu eta gainerakoa agerian uzten dutenak. Ilezko gainjantzi beltz batzuk erabiltzen dituzte ordea, luzeak, ukalondoetarainokoak, azpilduranak longainean antzera, saias deitzen dituztenak.
Ils sont grossièrement vêtus et mangent et boivent salement. Toute une maisonnée navarraise, le serviteur comme son maître, la servante comme sa maîtresse, mange dans la même marmite et en même temps les aliments tous mélangés. Ils n'utilisent pas de cuiller mais les mains et boivent au même gobelet. Si tu les voyais manger, tu les prendrais pour des chiens ou des cochons.   Zinez itsusi janzten dira eta itsusi jan eta edaten dute. Nafar etxeko gusti-gustiek, hala jopuak nola ugazabak, ala neskameak nola ugazabandreak, jateko guztia lapiko bakarrean nahasita jan ohi dute, koilararekin barik bakoitzak bere eskuekin, eta edalontzi bakarretik edaten duten jaten ikusiko bazenitu, jaten ari diren txakur edo txerritzat hartuko zenituzke.
Si tu les entendais parler tu aurais l'impression d'aboiements de chiens car leur langue est des plus barbares. Ils appellent Dieu Urcia, la Mère de Dieu, Andrea Maria, le pain, ogui, le vin ardum, la viande aragui, le poisson araign, la maison echea, le maître de la maison iaona, la maîtresse andrea, l'église elicera, le presbytère belaterra ce qui veut dire belle terre, le blé gari, l'eau uric, le roi ereguia, saint Jacques iaona domne Iacue.   Berbetan entzuten bazenitu, adausika ari diren txakurrekin oroituko zinateke, hizkuntza erabat basatia baitute: Jainkoari Urcia deitzen diote, Jainkoaren Amari Andrea Maria, ogiari ogui, ardoari ardum, haragiari aragui, arrainari araign, etxeari echea, etxeko jaunari iaona, etxeko andreari andrea, elizari elicera, apaizari belaterra esan nahi baita pulcra terra ‘lur ederra’, gariari gari, urari uric, erregeari ereguia, Santiagori Iaona domne lacue.
C'est un peuple barbare, différent de tous les autres par ses coutumes et sa façon d'être, plein de méchanceté, sombre de couleur, d'aspect mauvais, dépravé, pervers, perfide, déloyal et corrompu, libidineux, ivrogne, porté à la violence, féroce, sauvage, malhonnête, impie, à expédier en enfer et rude, cruel et querelleur, manquant de toutes les vertus, et habile dans tous les vices et toutes iniquités.   Herri basatia da hau, beste herri guztietarik ezberdina ohituretan eta izaeran, zeinnahi gaiztakeriaz betea, kolorez beltza, itxuraz maltzurra, gaiztoa, okerra, doilorra, hitzik gabekoa eta ustela, lizuna, mozkortia, bortizkeria orotan jaioa, izugarri eta landugabea, makur eta zitala, fedegabea eta errukigabea, anker eta kalapitara, batere dohainik gabea, bizio eta maltzurkeria guztietan ikasia.
Par sa malice, il est semblable aux Gètes et aux Sarrasins et en tout il est ennemi de notre peuple de France. Pour quatre sous, un Navarrais ou un Basque tue, s'il le peut, un Français.   Getarren eta mairuen pareko gaizotasunean, gure herri frantsesaren etsaia arlo guzietan. Txanpon bakar bategatik hiltzen du frantsesa, ahal badu, nafarrak edo euskaldunak.
Dans certaines de ses régions, surtout en Biscaye et Alava, quand les Navarrais se chauffent l'homme montre à la femme et la femme montre à l'homme leurs parties honteuses. Les Navarrais également forniquent avec les bestiaux et on dit que le Navarrais met un cadenas à sa mule et à sa jument pour que nul autre que lui n'en jouisse. Il baise libidineusement le sexe de la femme et de la mule. Voilà pourquoi les sages réprouvent les Navarrais. (…)   Hango eskualde batzuetan, Bizkaian eta Araban hain zuzen, nafar gizonezkoek andrazkoei eta andrazkoek gizonezkoei, lotsarik erakusten dizkiete elkarri, berotzen diren bitartean. Gainera haragikeria lohian lotzen dira abereekin nafarrak; hesgailua zintzilikatzen omen die nafarrak mando emeari eta behorrari gibelaldean, berak baino ez izateko hartarako bidea. Gainera musu likitsiak ematen dizkio andrearen eta mando emearen aluari. Horregatik gaitzetsi egin behar ditu nafarrak heziketadun orok. (…)

Traduction : L'Association Française des Pèlerins de Saint Jacques de Compostelle

 

Gidor Bilbao Telletxearen itzulpenetik, Uztaro 10, 1994

Bibliographie

Recherche

Rechercher un document

Rechercher un article

Tous les textes choisis

Textes choisis