(…) Ilunpetara sartu ondoan, auzirik ez, harrabotsik ez, goizaldean tiutaka zebiltzan txoriño guziak gorde dira beroak mututurik trunko zahar zenbaiten zulotan barna; gisa berean gaude ganbaran. Iruditzen zaigu hor uda mineko galdak etenaldia daukala. Leihoak hurbilduak dira aspaldian; halere kanpoko argi itsugarri eta giro jasangaitzek gela osoan erradiatzen dute, utziak izan zaizkien leihoen arteko arteka meharrez baliatuz. Balirudike errainuek guda hori galdua dutela, zur zahar astunen harresiari esker. Amets.

Lohasmatik atera zaitu ufada batek inarrosi portalearen lokarriaren kriskitinak. Haizea altxatu dela badirudi. Argia amatatuz doala sentitzen duzu. Lotarik atera zara jada, lepondoa umel eta burua pisu. (…)

 

Bea Salaberri (Saint Martin d’Arbéroue, 1979) publie son premier recueil de nouvelles, Baionak ez daki en 2015 aux éditions Susa. 

On y retrouve 33 récits très courts basés pour la plupart sur quelques anecdotes de la vie quotidienne, des détails que l’on ne prend pas forcement toujours la peine de contempler.

Ortzia uda minean   Orage au cœur de l’été
Bazuen zenbait egun jada, aro iragarpenetan ziotela ortzituko zuela: deus ez ageri.   Cela faisait déjà quelques jours que les bulletins météo annonçaient l’arrivée de l’orage : rien n’apparaissait.
Agorrileko sapa egunetan ba ote da preziagarriagorik ilunpetako loaldi kuluxka baino? Bazkalondoan gorputz nagitu hezeek galdetzen dute, deika atal guzietatik, bular artetik zirriztan lerraka doan izerdi tanta bakoitzean.   Y-a-t-il plus appréciable en ces jours caniculaires d’août qu’un petit somme à l’ombre ? Après le repas, les corps humides et avachis le réclament par tous les pores, par chaque goutte de sueur qui joue à glisser entre les seins.

— Badakizu ikusi nuela Patxiku astapito hura?

— Patxiku? Ez dugu orain aipatuko?

— Ez. Utz dezagun bere lekuan. Astaputz hori. Likefiatu ninduen!

 

— Tu sais que j’ai vu ce connard de Patxiku ?

— Patxiku ? On ne va pas encore parler de lui ?

— Non. Laissons-le où il est. Cet abruti. Il m’a liquéfié !

Ilunpetara sartu ondoan, auzirik ez, harrabotsik ez, goizaldean tiutaka zebiltzan txoriño guziak gorde dira beroak mututurik trunko zahar zenbaiten zulotan barna; gisa berean gaude ganbaran. Iruditzen zaigu hor uda mineko galdak etenaldia daukala. Leihoak hurbilduak dira aspaldian; halere kanpoko argi itsugarri eta giro jasangaitzek gela osoan erradiatzen dute, utziak izan zaizkien leihoen arteko arteka meharrez baliatuz. Balirudike errainuek guda hori galdua dutela, zur zahar astunen harresiari esker. Amets.   Une fois glissé dans la pénombre, plus de conflit, plus de bruit, les petits oiseaux qui gazouillaient le matin se sont tous cachés, rendus muets par la chaleur, au creux de quelque vieux tronc ; on fait de même dans la chambre. Il semble que là, la touffeur du cœur de l’été marque une pause. Les volets sont clos depuis longtemps ; mais la lumière aveuglante et l’air accablant de l’extérieur irradient tout de même la chambre entière, empruntant les minces interstices qu’on leur a laissés entre les volets.  On pourrait croire que les rayons perdraient ce combat, grâce au lourd rempart fait de vieux bois. Rêve.
Lohasmatik atera zaitu ufada batek inarrosi portalearen lokarriaren kriskitinak. Haizea altxatu dela badirudi. Argia amatatuz doala sentitzen duzu. Lotarik atera zara jada, lepondoa umel eta burua pisu.   Le tintement du fermoir du portail, agité par un souffle, t’a sorti de ta torpeur. Il semblerait que le vent se lève. On sent que la lumière va en s’estompant. On est déjà sorti du sommeil, la nuque humide et la tête lourde.
Lehen xorta bat entzun duzu, baina ez zara oraino sobera segur, leihoko zur irakinaren kontra lehertu dateke, dudarik gabe. Geroxeago, lehertu dira gehiago.   On entend une première goutte, mais ce n’est pas certain, elle a dû éclater contre le bois brûlant du volet, sans aucun doute. Plus tard, il s’en écrasera davantage.
— Erna zaitezte — dio ama ikusezinak, behealdetik iraganez, haurrei mintzo zaiela.   — Dépêchez-vous — dit une mère invisible, passant en contrebas, parlant à ses enfants.
Sorta larrien artetik, pla-pla, abusatuz doazenen algarek baizik ez diote ihardetsi.   Entre les grosses gouttes, pla-pla, seuls les éclats de rires amusés lui ont répondu.
Logelan barnaraino hedatu da usain partikular hori, ontsa ezagutzen duzuna, ekaitzaldiaren aitzinekoa. Egarriz eta ur deika lur egosiak aireratzen duen urrina, lehen xortek hunkiturik harri eta zur goriek zabaldua, horrela euri gehiago deituko balute bezala: oda bat. Usain suabea da, lur bustiarena: uharraren promesa, barealdi eta freskoaldiarena.   Cette odeur particulière s’est répandue jusqu’au cœur de la chambre, bien connue, celle qui précède l’orage. Cette senteur exhalée par les pierres et les bois brûlants, par la terre bouillante, assoiffée et réclamant de l’eau, comme si elle pouvait ainsi appeler plus de pluie : une ode. C’est une odeur suave, celle de la terre humide : une promesse d’averse, de répit et de fraîcheur.
Euri xortak emendatuz joan dira. Teiletan dantzan dihardute orain, melodikoki: sinfonia laster polifonikoa bilakatuko da, beste euskarrien gainera ere gisa berean erortzen doakeela, autoaren gainera, txirrindularen txilintxaren gainera, baratzeko balde hutsaren zolara, eta zure baitan barnera isuriz.   Les gouttes de pluie se multiplient. Elles semblent maintenant danser sur les tuiles, mélodieusement : la symphonie deviendra rapidement polyphonie, à mesure qu’elles tomberont de la même façon sur la voiture, sur la sonnette de la bicyclette, au fond du seau du jardin, et en se déversant en nous.
Hala badirudi ere oraindik ez da epeldu giroa. Ilunpetik ahots nagi bat altxatu da:   Même s’il semble le contraire, le temps n'a pas encore tiédi. De la pénombre,  une voix endormie s’élève :
— Freskoago da, ez? Janen nuke izozki bat.   — Il fait plus frais, non? Je mangerais bien une glace.

Baionak ez daki, Susa, 2015

  Baionak ez daki, Susa, 2015 

 

Pluie d'orage au lointain, Tom Stefanac - CC-by

Bibliographie

Recherche

Rechercher un document

Rechercher un article

Tous les textes choisis

Textes choisis