"Zonbait egun hetan iguzkia zeruan biziago zen, airea bazter guzietan eztiago. Primadera-loreak nasai ari ziren popoinetarik atheratzen, bazter guziak apailatzen zituztela besta arropa batez. Kanpo guzia aphaintzen ari zen egun xoragarri bati buruz: Bazko zonbait egunen buruan zen.

Mari Gorri, bere arropa suzkoan troxaturik, griñaturik zagon. Ba, ixtante Bazko zen eta egun haundi hari buruz, zer karguak ez zituen! Hain zen molde onekoa, mana-errexa, gixakoa, nun denek mezularitzat hautatua baitzuten. Dohain horien gainerat, soinean zuen arropa xoragarria ez zena denen artean ezagut-bide bat? (...)"

 

Marie-Jeanne Minaberry (ou Marijane Minaberri) née à Banca en 1925, s’est éteinte  le 23 février 2017, à l’âge de 90 ans.

Pionnière de l’enseignement en basque (elle a notamment traduit une méthode d’enseignement pour l’association Ikas), de la radio bascophone (Radio Côte Basque, Gure Irratia, Lapurdi irratia…), lexicographe (Grammaire basque pour tous, Dictionnaire basque pour tous...), elle laisse surtout un héritage très important dans le domaine de la littérature jeunesse, que ce soit avec  ses recueils de contes (Mari Gorri, 1961, Sagutxo jakintsua, 1921, Puxka,  2002...), de poésies (Xoria kantari,  1965), ou de saynètes (Itchulingo anderea, 1965, Haur antzerki, 1983...).

Mari Gorri est le poème éponyme de son premier recueil, publié en 1961 par Gure Herria.

 

Mari Gorri   La Coccinelle
Zonbait egun hetan iguzkia zeruan biziago zen, airea bazter guzietan eztiago. Primadera-loreak nasai ari ziren popoinetarik atheratzen, bazter guziak apailatzen zituztela besta arropa batez. Kanpo guzia aphaintzen ari zen egun xoragarri bati buruz: Bazko zonbait egunen buruan zen.  

Depuis quelques jours, le soleil brillait plus fort dans le ciel, l’air environnant était partout plus doux. Les fleurs de printemps sortaient nombreuses de leurs boutons, et décoraient les environs d’un habit de fête. Toute la campagne s’ornait pour un jour enchanteur : dans quelques jours, c’était Pâques.

Mari Gorri, bere arropa suzkoan troxaturik, griñaturik zagon. Ba, ixtante Bazko zen eta egun haundi hari buruz, zer karguak ez zituen! Hain zen molde onekoa, mana-errexa, gixakoa, nun denek mezularitzat hautatua baitzuten. Dohain horien gainerat, soinean zuen arropa xoragarria ez zena denen artean ezagut-bide bat?  

Coccinelle, enveloppée dans sa robe de feu, était inquiète. Oui, c’était bientôt Pâques et que de tâches elle avait à accomplir pour ce grand jour ! Elle était d’une nature si bonne, si docile, si aimable que tout le monde l'avait choisie pour messagère. En plus de ces talents-là, la fabuleuse robe qu’elle revêtait n’était-elle pas  reconnaissable par tous ?

Halere, Mari Gorri triste zagon bere xokoan. Huts haundi bat bazuen, ezin aitortuzkoa: ez zuen orhoitmenik. Nehor ez zen oraino ohartua nahigabe izigarri hortaz, bainan Mari Gorrik bazakien... Sekula, ez sekula, ez zen orhoitzen ahalko Bazko goizean egin behar zituen lan guziez:   Cependant, Coccinelle demeurait triste dans son coin. Elle avait un gros défaut, inavouable : elle n’avait pas de mémoire. Personne n’avait encore remarqué son infortune mais Coccinelle savait… Jamais, mais vraiment jamais elle ne pourrait se souvenir de toutes les tâches qu’elle devait réaliser le matin de Pâques :
— Argi-hasteko lehen xirrinda agertu orduko, behar zuen lapin margolariaren etxerat joan, ikusteko bazkoko arroltzeak zituenetz aphainduak;   — Dès les premières lueurs du jour, elle devait se rendre à la maison du lapin dessinateur pour voir s’il avait décoré les œufs de Pâques ;
— Lore-jergada egileak zertan ziren behar zuen ikusi;   — Elle devait voir où en étaient ceux chargés des gerbes de fleurs ;
— Sagarroia behar zuen iratzar-arazi, bideak behar zituelakotz garbitu;   — Elle devait réveiller le hérisson pour qu’il nettoie les chemins ;
— Errexiñoleten kantu-errepikak behar zituen aditu ikusteko ontsa punduan ziren;   — Elle devait écouter les répétitions  des rossignols pour voir s’ils étaient bien au point ;
— Bide bazterretan egon behar zuten larrautiak, airean burrunban zabiltzan erleak eta bazter guziak usaindatzen zituzten loreak, behar zituen erreguran pasatu;   — Elle devait passer en revue les ruminants censés être au bord des routes, les abeilles vrombissantes, et les fleurs qui embaumaient les environs.
— Xilintxa guziak behar zituen inharrosi, erlasturik bazen ikusteko...   — Elle devait agiter toutes les clochettes pour voir s’il n'y en avait pas d'enrouée…
Sei lan baitezpadakoak. «Jainko ona, nola orhoituko niz denetaz?» zuen bihotza erdiraturik pentsatzen. «Zer egin jakin nahi nuke?»   Six tâches impératives. « Bon Dieu, comment vais-je me rappeler de toutes ? » pensait-elle le cœur brisé. « Comment dois-je faire ? »
Lehen lanaz orhoitzen zen: lapin margolariaren etxerat joaiteaz. Haren nahigabea hain zen haundia eta zabala, nun lapinari bere griña baitzuen salhatu,   Elle se souvenait de la première tâche : aller à la maison du lapin dessinateur. Son désarroi était si grand et si vaste qu’elle  fit part de son inquiétude au lapin,
«Gaixo Mari Gorri, hain pollita! Zendako bada griña hoinbertze? Nik emanen dautzut zure eritasunaren erremedioa.»   « Pauvre Coccinelle, tu es si jolie ! Pourquoi tant de souci ? Moi je te donnerai le remède contre ta maladie. »
Eta bere pentzel finena harturik, busti zuen tinda beltx dirdirant batean eta Mari Gorriren arropa gorri xoragarrian egin zituen sei ttitta beltx pollit. Nola ahantz, gero, bere kargu haundiak?   Et il prit son pinceau le plus fin, il le dans de la peinture noire et brillante et fit six belles taches noires sur le charmant vêtement rouge de la Coccinelle. Comment oublier , désormais, les lourdes charges ?
Geroztik hunat lapina bortxatua izan zen urthe guziez ttitta beltx berri baten egiterat Mari Gorriren bizkar gainean. Ezen, xorien eta loren erresuman hain zuen bere kargua ontsa betetzen, nun urthe guziez lan berri zerbait baitzioten denek egiteko emaiten.   Depuis lors, le lapin était obligé tous les ans de faire une nouvelle petite tache noire sur le dos de Coccinelle. En effet, elle accomplissait si bien ses tâches au royaume des oiseaux et des fleurs que chaque année tout le monde lui donnait un nouveau travail à faire.
Mari Gorri, Marijane Minaberri, Gure Herria, 1961   Mari Gorri, Marijane Minaberri, Gure Herria, 1961

Marijane kanta zan, chanson-hommage du groupe Oskorri extrait de l’album consacré à l’oeuvre de Minaberry: Marijane Kanta zan, Elkar, 1997

Bibliographie

Recherche

Rechercher un document

Rechercher un article

Tous les textes choisis

Textes choisis