|
Visiteur agurgarria,
BILKETAren uztaileko berri gutun honetan, aurki ditzakezu paper margotu berezi bat, bi testu hautatu (1819ko Ezpeletako besten aurkezpen bat eta Martin Larralderen Galerianoaren kanta), saiakera bat Ipar Euskal Herriko ahozko literaturako umore istorioei buruz, beste bat Zuberoko maskaradari buruz eta haurrendako albuma bat, otsoak desberdinki ikustera eramaten ahal duena, baita ere sareko liburutegiek uda honetako antolatu ekitaldien egitaraua.
|
Gure hautaketa
Berriki numerizatutako dokumentu bat aurki ezazu...
|
Pariseko Forney liburutegiak milaka paper margotu bilkari zaintzen ditu bere artxiboetan. Badira kolore bakarrekoak, badira marradunak, badira loredunak eta bada bat Euskal Herriari lotutako marrazkiekin.
Gehiago jakin
|
Testu hautatuak
Euskarazko edo Euskal Herriari buruzko idazki bat aurki ezazu...
|
"(…) Je me trouvais un jour à Espelette, gros village du Pays de Labourt, à trois lieues de Bayonne, pendant le temps de la fête. La journée avait été des plus brillantes et des plus bruyantes. Aux cérémonies religieuses auxquelles les basques ne manquent pas d’apporter toute la pompe et le recueillement possibles, avaient succédé la danse, la paume, et tous les plaisirs d’usage. Les sauts basques et les contredanses avaient été suivis de la farandole qui ne se danse que dans les grandes occasions. (…)"
Gehiago jakin
|
"Mila zortzi ehun eta hamabortzgarrena Ni Ahazparnen preso hartu nindutena; Plumaieneko premu orok dakitena, Galeretan higatu beharko naizena. (…)"
Gehiago jakin
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|
Christophe Pernaudet, Sébastien Chebret, Nahia Zubeldia. Elkar, 2018.
Betiko ohitura bat da: otsoa da ipuinetako gaiztoa. Horrela dago eta horrela izango. Salbu otsoa, noiztenka aspertzen ahal dela eta grebaren egitea erabaki dezakeela. (...)
Gehiago jakin
|
Maialen Morena Zubeldia. Euskal Herriko Unibersitatea, 2018.
Bere filologia tesiarendako, Maialen Morenak Ipar Euskal Herriko ahozko literatura bildumak landu ditu: Webster, Cerquand, Ariztia, Lafitte, Barandiaran edo Azkue. (...)
Gehiago jakin
|
Michel Duvert. Elkar, 2018.
Zuberoako maskarada, betikoa bada ere, ez da mugiezina. Aldatuz doa, garaien arabera, lekuen arabera, eta – bereziki – eramaten duten pertsonen arabera. Zentzu horretan, Michel Duvert antropologoak ikertu nahi izan du Atarratzeko Elgoyhen eta Bürgübürüren dantza eskolaren eragina. (...)
Gehiago jakin
|
Animazioak
|
Marie Darrieussecq-ekin topaketa Biarritzeko Mediatekan
2018ko uztailaren 19a, osteguna. 18:00
Manez eta kobreak taldearen kontzertua Biarritzeko Mediatekan
2018ko agorrilaren 9a, osteguna - 18:00
Argazki erakusketa Hendaiako Mediatekan
2018ko uztailaren 17tik abuztuaren 31era
Baionako euskarazko irakurketa klubaren topaketa Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburuaren inguruan Mami Txula ostatuan
2018ko irailaren 4a, asteartea - 18:15
Euskararen lehen irakaspenerako tailerra Baionako Mediatekan
2018ko irailaren 8a, larunbata - 10:30
Ondareko dokumentu erakusketa Baionako Mediatekan
2018ko ekainaren 26tik irailaren 15era
Hiru euskarazko liburu inprimatu zaharren aurkezpena, Aurelia Arkotxaren eskutik, Baionako Mediatekan
2018ko irailaren 29a, larunbata - 14:30 eta 15:30
Erakusketa Baionako Euskal Museoan
2018ko ekainaren 30etik irailaren 30era
Erakusketa Baionako Euskal Museoan
2018ko ekainaren 30etik azaroaren 4ra
|
 Bilketa - Médiathèque municipale - 10 rue des Gouverneurs 64100 Bayonne - 05 59 59 17 13 |
|
|