|
Visiteur agurgarria,
BILKETAren apirileko berri gutun honekin, bizi dugun egoerari aurre egiteko hona irakurketa zenbait: gripe espainolari buruzko aipamenak Eskualduna kazetan, 1918ko Hernaniko emazteen matxinadari buruzko Joxepa Zubeldiaren bertsoak, etorkin ginear baten ibilbidearen kontakizuna, Terres de Navarre - Nafarroako lurraldea aldizkariaren argitaraldi berezi bat, Gernikaren bonbardaketan murgiltzen gaituen komikia, eta aktualitate zenbait.
Aldiz liburutegi publikoak hetsiak izanki, ez duzu animazioen berririk aurkituko.
|
Gure hautaketa
Berriki numerizatutako dokumentu bat aurki ezazu...
|
Gaur egun bizi dugun koronabirusaren pandemiak 1918-1919 urteetan makur handiak eginez munduan gaindi ibili zen « gripe espainola » oroitarazten digu. Kansas eskualdetik abiaturik, eritasuna hedatu zen, India eta Txina bortizki astinduz, eta neurri arinago batean Europa eta Estatu-Batuak, nahiz hauek ere handizki hunkituak izan ziren. (...)
Gehiago jakin
|
Testu hautatua
Euskarazko edo Euskal Herriari buruzko idazki bat aurki ezazu...
|
«(...)Mikela eta Axentxi pareja fuertea! Haiek aurren zirela fin ginean jendea zaharrak eta gazteak neskatx eta andreak andre txit aberatsak baita ere pobreak.(...)»
Gehiago jakin
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|

Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde. Susa, 2019 .
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean.(...)
Gehiago jakin
|
Terres de Navarre - Nafarroako lurraldea Les Amis de la Vieille Navarre [Nafarro zaharraren adiskideak] aldizkariaren izen berria da, izen bereko elkarteak argitaratua. Tokiko aldizkari zientifikoa 1963an argitaratu zen lehen aldiz.(...)
Gehiago jakin
|

1937ko apirilaren 26an, Gernika hiria aurrekaririk gabeko aire-eraso batek suntsitu zuen. Gerra-krimen hori zibilen aurkako lehen aire-bonbardaketa gisa sartuko da historian, eta Pablo Picassoren inspirazio-iturri izanen ere bere margolan ezagunenetako batentzat. (...)
Gehiago jakin
|

The snow goose eleberri laburra 1941an idatzi zuen Paul Gallico idazle amerikarrak. Obra enblematikoa bilakatu zen, hainbat egokitzapen izan zituen eta inspirazio iturri bihurtu da ere gaur arte.(...)
Gehiago jakin
|
Animazioak
|
COVID-19
Oroitarazten dizuegu koronabirus-izurriarengatik mediatekak eta liburutegiak hetsiak direla.
Ondorioz, ekitaldi guziak ezeztatuak dira.
|
 Bilketa - Hiri liburutegia - Gouverneurs karrika, 10 - 64100 Baiona - 05 59 59 17 13 |
|
|