|
Visiteur agurgarria,
BILKETAren apirilaren 27ko berri gutun honekin, bizi dugun egoerari aurre egiteko hona irakurketa zenbait: gripea artatzeko erremedio iragarkiak XX.mende hastapenean, Etien Salaberri apez filosofoaren biziari eta obrari buruzko lehen zatia, gomendatzen dizkizuegun mota desberdinetako obrak, batzu sarean ikus edo entzungai, eta aktualitate zenbait.
Aldiz liburutegi publikoak hetsiak izanki, ez duzu animazioen berririk aurkituko.
|
Gure hautaketa
Berriki numerizatutako dokumentu bat aurki ezazu...
|
Eskualduna kazetaren (1887-1944) aleak arakatuz, xarma handiko iragarkiak agertzen zaizkigu eta gehienetan osasuna edo norberaren garbitasuna aipagai dituzte. Publizitate xelebre zenbait hautatu dizkizuegu, irribarrea piztuko dizuelakoan.(...)
Gehiago jakin
|
Testu hautatua
Euskarazko edo Euskal Herriari buruzko idazki bat aurki ezazu...
|
«(...)Monsieur l’abbé, à Paris, on fait hum-hum. Au pays basque, on dit oui ou non. Et là, vous devez dire oui.(...)»
Gehiago jakin
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|

Harkaitz Cano, Adur Larrea. Txalaparta, 2019.
1984ko azaroaren 20an, Santi Brouard pediatra eta militante abertzalea erail zuten tiroz bere sendagile kontsultan. GAL erakunde paramilitarreko Luis Morcillo eta Rafael Sanchez Ocaña tirariek burutu zuten hilketa, Julian Sancristobal Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak agindurik.(...)
Gehiago jakin
|
Amerikar literaturako eleberri labur famatuenetariko bat dugu The Lottery, Shirley Jackson (1919-1965) idazleak The New Yorker aldizkarian agertu zuena 1948ean. Istorioak giro pizu eta deserosoa planteatzen du, osoki beldurgarria bihurtu arte. Hainbesteraino non erantzun asko sortu zituen irakurleenganik.(...)
Gehiago jakin
|

Hitzak eta irudiak, irudimena eta hizkera beti egon dira estu-estu lotuta. Gure hizkuntzak gauzak izendatzeko duen moduari egin nahi dio so, ilustrazioen bidez irudikatuz nola antzematen den mundua euskaraz.(...)
Gehiago jakin
|

José Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) euskal arte garaikidearen izen handienetako bat da. Artista margolariak eta film egileak 1966an Gaur talde artistiko aitzindaria sortu zuen, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Jose Luis Zumetarekin.(...)
Gehiago jakin
|

Lau ipuinek osatzen dute Katixa Agirreren bilduma. Istorio bakoitzaren abiapuntua eguneroko bizia da: etxe aldaketa bat, hondartzara ateraldi bat, lagun arteko afari bat... (...)
Gehiago jakin
|
Animazioak
|
Oroitarazten dizuegu koronabirus-izurriarengatik mediatekak eta liburutegiak hetsiak direla.
Ondorioz, ekitaldi guziak ezeztatuak dira.
|
 Bilketa - Hiri liburutegia - Gouverneurs karrika, 10 - 64100 Baiona - 05 59 59 17 13 |
|
|