BILKETA - Informazio gutuna - 2020ko azaroa
Ezin baduzu mezu hau ongi ikusi, hemen klik egizu |
|
Visiteur agurgarria,
BILKETAren azaroko berri gutun honetan, hainbat berritasun atzemanen dituzu: Paristar euskaldun batek sorterrira eginiko bidaiaren kontakizuna 1927an grabatua, Kirmen Uriberen lehen eleberria Aurelio Artetaren margolan batek bultzatua, Kuartz bikotearen rock astuna eta Paristik Loiura doan hegaldi gora-beheratsu bat.
Aldiz liburutegiak hetsiak izanki, ez duzu animazioen berririk aurkituko.
|
Gure hautaketa
Berriki numerizatutako dokumentu bat aurki ezazu...
|
Mintzoaren artxiboa osatzen duten 1.300 soinu-grabazioen artean, batek bereziki gure arreta atxiki du: jatorriz Ispasterrekoa (Bizkaia) zen gazte batek sorterrira egin zuen bidaiaren kontakizuna, hiru hizkuntzetan. (...)
Gehiago jakin
|
Testu hautatuak
Euskarazko edo Euskal Herriari buruzko idazki bat aurki ezazu...
|
« Berrogeita bost urte beranduago joan nintzen ni museo berera. Koadro baten berri jakin nahi nuen, eta hartara. Aurelio Arteta margolariaren koadro baten aztarnaren atzetik nenbilen, erdi ezabatuta dagoen pista bati jarraituko banio bezala, oso modu intuitiboan. Barruko ahots batek esan zidan koadro hori garrantzitsua zela, ezinbesteko pieza izango zela idazten ari nitzen nobelan.(…) »
Gehiago jakin
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|

Kuartz. Auto ekoizpena, 2020.
Ibes Mongaburek (gitarra, ahotsa) eta Oihan Delavignek (bateria, koruak) osatzen dute Kuartz. Haien musikak stoner rock astuna eta bluesa uztartzen ditu, erritmo errepikakor eta hipnotikoen bidez, kantu melodiatsu eta “retro” kutsuko ekoizpenekin. (...)
Gehiago jakin
|
Erika Elizari. Elkar, 2020.
Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barnean hamaika bidaiari eta hainbat istorio. Eleberri koral honetan, jarleku batetik bestera pasatuz, irakurlea bidaiari bakoitzaren gogoetetan murgiltzen da. (...)
Gehiago jakin
|
Animazioak
Bilketa sareko egitura partaideek antolatutako animazioak ezeztatuak dira abenduaren 1a arte bederen.
|

|
Bilketa - Hiri liburutegia - Gouverneurs karrika, 10 - 64100 Baiona - 05 59 59 17 13
|
|
|
Ez zara gehiago interesatua? Harpidetza utzi
|
