|
Visiteur agurgarria,
Otsaileko berri gutun honetan, Donibane Garaziko merkatuaz 1900 inguruan hartu argazki bat, Jean Jaurès-en idazki bat, euskaraz mintzatzen entzun zuelarik Donibane Lohizunen, El Salvadorren pairatzen den abortuaren infernuaz eleberri grafiko bat euskaraz, eta beste obra berri batzu atxemanen dituzue.
Liburutegiak berriz ideki direnez, animazio bakar batzu eskainiak zaizkizue. Usaian bezala hemen aipu direnak euskaraz dira edota Euskal Herriari lotuak dira.
|
Gure hautaketa
Berriki numerizatutako dokumentu bat aurki ezazu...
|
Argazkiak ohiko merkatua agertzen digu, gaur egun oraino astelehen guziez herrian iragaten dena. (...)
Gehiago jakin
|
Testu hautatuak
Euskarazko edo Euskal Herriari buruzko idazki bat aurki ezazu...
|
« Quand j’interrogeais les enfants basques, jouant sur la plage, ils avaient le plus grand plaisir à me nommer dans leur langue le ciel, la mer, le sable, les parties du corps humain, les objets familiers ! (...) »
Gehiago jakin
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|
Elisabeth Casillas (gidoia), Higinia Garay (marrazkiak), Bego Montorio (itzulpena). Astiberri, 2020. (euskaraz).
El Salvador herriko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etena. Eleberri grafiko honek, Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi salvadortarrak haur-galtzearen delitua egotzita espetxeratu dituzten emazteen historia samina kontatzen digu. . (...)
Gehiago jakin
|

Cira Crespo Cabillo (marrazkiak) Elena Ziordia Dominguez (testua),Txalaparta, 2020 (euskaraz).
Euskal Herriaren historian (beste anitzetan bezala), gizonak dira gehienik agertzen figura nagusi gisa. Bainan bi egileek, Cira Crespo ilustratzaileak eta Elena Ziordia historialariak diote emazteak ere hor zirela betidanik, historia egiten! (...)
Gehiago jakin
|
Animazioak
XVII. mende hastapenean Euskal Herrian gaindi iragan ziren sorgin ehiza gertakari latzen argitzeko erakusketa: "Sorcellerie. Manigances et Sarabandes (1605-1615 : Le Pays basque entre dans les Temps Modernes)" Biarritzeko Mediatekan.
2021ko otsailaren 20a arte.
Bask'elles kolektiboak « Emazteak, itzaletik argira » erakusketa aurkezten du, Euskal Herriko emazte figura ezezaguneri buruz, Baionako Mediatekan.
Martxoaren 8a arte.
COVID-19
Bilketa sareko egitura partaideek antolatutako animazio ainitz momentuko bertan behera utziak dira.
|
|
Bilketa - Hiri Mediateka - Gouverneurs karrika, 10 - 64100 Baiona - 05 59 59 17 13
|
|