|
Visiteur agurgarria,
BILKETAren uztaileko berri gutun honetan, aurki ditzakezu euskararen jatorriari buruz izan diren teoria harrigarrienetariko bat 1738ko liburu ttiki batean, bi testu hautatu (Jules Verne-ren Frantzia eta bere kolonien Geografia ilustratuko zati bat, eta Piarres Larzabalen Matalas antzezlanaren zati bat), berriki argitaratutako bi komikien arteko paralelo bat, argazkilari bat edonoiz historialari bilakatzen ahal dela erakusten duen argazki liburu bat, eta udarako egokia izan daitekeen ipuin bilduma bat, baita ere sareko liburutegiek udarako antolatu ekitaldien egitaraua.
|
Gure hautaketa
|
Tubal, Noeren semetxia, joan zen, Jainkoaren manuz, Iberiako penintsula jendeztatzera. Ekarri zituen zibilizazioa eta, bereziki, euskara.
Perotxegi kapitainak bidaia zoragarri hori kontatzen digu, aurkitu ahal izan dituen froga etimologikoen bidez.
Gehiago jakin
|
Fokusak
Liburu bat, film bat, disko bat aurki ezazu...
|
Zarrakamalda / Iñaki Martiarena. Txalaparta, 2016.
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa / BéKa, Marko Armspach. Harriet, 2016.
Noiztenka irakurgai batzuk elkarretaratzen dira. Hala gertatzen da berriki atera diren bi euskarazko komiki horientzat: Iñaki Martiarena “Mattin” idazlearen Zarrakamalda eta Markok marraztu duen Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa, frantsesetik itzulia. Alde batetik elkartzen dira eta bestetik elkarren kontra egiten dute....
Gehiago jakin
|
Daniel Velez. Zortziko, 2017.
Sud-Ouest egunkaria eta prentsa agentzia desberdinentzat kazetari izanik, Daniel Velez-ek Euskal Herriko berriak 70 hamarkadatik goiti ilustratu ditu. Pilota txapelketetatik hauteskunde kanpainetara, ahantzi gabe ETAren jarduerak, Aberri Eguna edo erretentzio administratibo zentroak, azken 50 urteetako Euskal Herriko kultur, kirol edo politika biziaren lekuko izan da...
Gehiago jakin
|
Juan Luis Zabala. Susa, 2017.
Juan Luis Zabala genero literario guztietan ibili da, izan daitezen eleberriak (Zigarrokin ziztrin baten azken keak, 1985, Azkue saria), olerkia (Hautsia natza, 2000, Felipe Arrese Beitia saria), prentsa artikuluak (Rikardo Arregi saria 1994an Kroaziari buruzko erreportajeentzat), haur literatura (Aita oker dago, 2014) et ipuin ugari...
Gehiago jakin
|
Testu hautatuak
Euskarazko edo Euskal Herriari buruzko idazki bat aurki ezazu...
|
"(…) Il faut distinguer dans le département les Béarnais des Basques; les premiers ont beaucoup d'esprit et de finesse, de l'intelligence, mais ils sont généralement processifs. Les Basques, beaucoup plus simples et plus sobres, sont très-francs, très-hospitaliers, et ils possèdent toutes les vertus des montagnards. (…)"
Gehiago jakin
|
"MATALAS: Hona egia, den bezala. Barda ilundirian, bi jandarma etorri zaizkiat arrastatzerat. Gobernadorearen manuz, omen. Nahi baitzaiztaten eskuak katenaz lotu, erran zioteiat: «Katenak ezartzekotan beharko nauzue lehenik hil!» Piska bat izitu ditiat eta bien artean eraman naie, batere estekarik gabe. Gero, ur handiko zubia iragaitean, —zubi horrek ez baitu saihets makilarik— berek uste ez zutelarik, galtz-ipurtik, «brau!», hartu diat batto, ondotik bestea eta biak urerat aurtiki."
Gehiago jakin
|
Animations
|
Bertrand Augé-ren mintzaldia Biarritzeko Mediatekan
2017ko uztailaren 20a, osteguna - 18:00
Euskal artzainak - Bi munduren artean liburuaren autorearekin topaketa Biarritzeko Mediatekan
2017ko uztailaren 22a, larunbata - 11:00
Eñaut Etxamendiren mintzaldia Biarritzeko Mediatekan
2017ko ekainaren 10a, osteguna - 18:00
Erakusketa Baionako Euskal Museoan
2017ko uztailaren 1etik irailaren 10era
Arte eskolako grabadura tailerrako ikasleen erakusketa Baionako Mediatekan
2017ko ekainaren 26tik irailaren 30era
Erakusketa Baionako Mediatekako Ondare gunean
2017ko ekainaren 27tik irailaren 30era
|
 Bilketa - Bibliothèque municipale - 10 rue des Gouverneurs 64100 Bayonne - 05 59 59 17 13
|
|
|