<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T18:41:59Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/art0051448">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/art0051448</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-15T16:29:03Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>ISTURITZ Igandean pesta handia zen Isturitzen, eliza berriturik eta ederki aphaindurikakoaren ohoretan. Etchebarne jaun erretorak, herriko eta herriz kampoko adiskiden laguntzarekin bururatu du azkenean, aspaldi gogoan zuen lan hori. Bere chedeari jarraiki zaio bihotzez eta buruz, ahalaz herria, bederen bat-batean, sobera behartu gabe : ikhusiz laborari herrietan ez dela holako lan bati bu 'uz mila zer igurikitzen ahal; bakhotchak bere egitekoetara ezin helduz ere lanak baititu egungo egunean. Halere artzainak ala arthaldeak, zoin bere aldetik, egin zezaketena egin dute orok. Eta orai han dute beren eliza, nehongo elizarik argienari eta pollitenari zorrik eztioena : aldare aitzina berritan urbestatua, sahetsetako paretak, idekidurak eta gaina ezin gehiago artharekin aphainduak, Hasparneko tindatzaile Carrau, buruz eta eskuz holako lan bati buruz non nahi agertzeko on denak egina tindu-lan-guzia. Zurgin lana aldiz, eliza gain guziko zurezko edergailuak herriko seme, langile gazte batek eginak; ezpailuke, ikhus-eta, iduri gure tokietan I holako lan ederraren egiteko on denik balita kela. Hiritar ofiziale handi batzuek beren lanen zolan edo eskina batean emaiten ohi baitute beren izena, baluke segur esku, Isturiztar benuzer abilak ere bere izenaren eratchikitzeko, hoin gazterik bere sor-herriko elizan egin dituen lan aiphagarriei. Lakhet baita egiazki eta on, hein hortako lan bat egiteko denean, urrungo langile arrotz ahalik gutiena deithurik, lan guzia kasik etchekozetcheko egin ahal izaitea! Orotan hori ahal balitz ! Beraz igandean zuten Isturitzen beren eliza berrituaren ohoretako pesta. Larregain jaun misionestak eman du arratsaldean prediku bat ederra. Salenave, Bastida ko jaun erretor kartsuak benedikatu ditu lau potret handi, eliza barnea ongi beztitzen dutenak: Jesusen Bihotz Sakratua. Lurdeko Ama Birjina, San Josepe eta San Franses Asisekoa. Gero bi hitz erran ditu lehenik frantsesez, gero eskuaraz (behazue non zagon eskuara lo!) diolarik, kantonamenduko herririk hoberena daukala Isturitze. Ba guk ere, non ez duten herriak eta herriko artzainak merezimendu huntarik galtzen.... urgulutan sarthurik.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/art0051448</dc:identifier><dc:format>image/jpeg</dc:format><dc:source>BLK, -</dc:source><dc:date>1902-10-03</dc:date><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/art0051448&amp;mat=articleNum</dc:relation><dc:language>baq</dc:language><dc:relation>Eskualduna 1902-10-03</dc:relation><dc:rights xml:lang="fre">domaine public</dc:rights><dc:rights xml:lang="eng">public domain</dc:rights><dc:subject>Izturitze (Nafarroa-Beherea)</dc:subject><dc:subject>Isturits (Pyrénées-Atlantiques)</dc:subject><dc:subject>eliza (eraikina)</dc:subject><dc:subject>église (bâtiment)</dc:subject><dc:title>1902ko urriaren 3a : Izturitzeko eliza berria</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>