<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T18:41:53Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/art0052399">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/art0052399</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-15T16:22:43Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>CHURI BAT FRANTZIA MAITE DUENA Murde Raoul Duval deitzen den deputatu batek egin izan du ganbaran diskus bat, hazilaren seian, hazilaren seian, Frantzia guzian aiphatua dena egun hautan. On da Eskualdunek ere yakin dezaten nola mintzatu izan den deputatu famatu hori, orai artio churia zena, berak dioenaz gainean; yakinen dute harenganik beldurrik izan behar den Errepublikaz, zoina baita, haren arabera ere, orai izan ahal diteken gobernamendu suerte bakarra Frantzian. Ikusiko dute zer bebar duten phentsatu egungo egunean, churiek Errepublikaren kontra erraiten dituzten gezurrez, hala nola libertatea eta errelijionea atakatzen dituela. Bere eskuineko lagun deputatuer, erran nahi baita churier, zoinak baitire erregetiarrak eta enperadoretarrak, Murde Raoul Duval, Parise ondoko deputatuak, huna zer erran duen ganbaran : « Errepublika ez othe da guziena? Norbaiten permisionea behar othe duzue zerbait egiteko legez eta bakean, gobernamendu suerte horren azpian, zuen opinione edo phentsatzeko maneren trionfarazteko edo politikan, edo errelijionearen edo ekonomiaren gainean? Guziek badugu bozen emaiteko dretchoa; guziek badugu bai mintzatzetko, bai gure phentsamenduaren inprimatzeko libertatea; leku huntarik mintzatzeko libertatea hain da handia, nun memento huntan mintzatzen ahal bainaiz, bai echkerrekoer (errepublikanoer), bai eskuinekoer (churier), goraki erraiteko egia handi hau horiek guziak ez othe ditu aski gizon batek publikoaren opinioneaz nausitzeko? Nere aldetik, satifatua naiz eta ez dut gehiago deusere galdegitekorik gobernamenduari. « Errepublika ez da norbaitena bakarrik; nere egiten dut » eta eskuineko aldekuer itzultzen delarik erraiten dere: «Zuena da ere, nahi baduzue on hartu. &lt;&lt; Hain gogor othe da bada, Yaunak, Frantziaren zerbitzatzea,boskek galdegiten duten bezala zerbitzatua izaiteko? Sobera umiliatzea othe da agur egitea nazione bati, bere borondatea hain fermoki eta bethi erakusten duenean. Errepublikarendako? Zertako kontserbaturrek behar dute izan soldadoak baino gaitzago? Frantses guziek ez othe dituzte bardin beren obligazioneak bethetzen, zoin nahi opininionetako izanik ere? Beharra denean, ez othe dire korayerekin hiltzen, hirur koloretako banderaren azpian, edo izan burdinazko lantza bat phuntan, edo izan enperadorearen arranoa? » Churiek ez lezakete beraz bakarrik erakuts maite dutela Errepublika zerbitzatzea; bainan oraino, politikaz mintza nadien, egun bat yinen da, hurrantzen ari da, yadanik zuen deputatugoako denboratik laurdena baino gehiago igarana duzuenaz gainean, bai egun bat yinen da zoinetan boz emailek hautatuko baitituzte beren alderdi onekoak, erran nahi baita Frantziako intres handiari atchiki izan direnak, utziz bazterrerat beren pasioneak edo fantesia zarrak</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/art0052399</dc:identifier><dc:format>image/jpeg</dc:format><dc:source>BLK, -</dc:source><dc:date>1886-11-21</dc:date><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/art0052399&amp;mat=articleNum</dc:relation><dc:language>baq</dc:language><dc:relation>Le Réveil basque : organe des intérêts du canton de Mauléon 1886-11-21</dc:relation><dc:rights xml:lang="fre">domaine public</dc:rights><dc:rights xml:lang="eng">public domain</dc:rights><dc:subject>Iritzi politikoak</dc:subject><dc:subject>Opinions politiques</dc:subject><dc:title>1886ko azaroaren 21a : Churi bat Frantzia maite duena</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>