<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T20:23:09Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go108350">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go108350</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T09:11:49Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>[= Laburpena] : KLASIKOAK EUSKARAZ. Nonahi ibiltzeko eta noranahiko nahi baldin baditugu, hizkuntza guztiek gai izan behar dute kulturari -esanahirik zabalenean erabiliz hitz hau, jakina-, dagozkion ?abardurak menderatzeko eta hitzaren bidez haien berri emateko. Kultura eta zientzia, hau haren parte izanik, dira gizakiaren garapenak eman dizkigun fruiturik adierazgarrien eta harrigarrienak. Eta emaitza hori, sarritan, liburuetan biltzen da. Hala, hizkuntza landu guztiek badituzte filosofiaren eta pentsamenduaren autore klasiko unibertsalek idatzitako lanak eskura, jatorrizko hizkuntzatik hartu eta erabili nahi den hizkuntza horretara itzuliak. Lan hori egiteko sortu zen, hain zuzen ere, KLASIKOAK S.A. elkartea 1991eko irailean, BBVA Fundazioak, Bilbao Bizkaia Kutxak, Kutxak, Caja Vital Kutxak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak bultzaturik. Urte hauetan zehar, eta jende askok egindako lanari esker, pentsamendu unibertsalaren inguruko hainbeste liburu argitaratu ditu, euskal irakurleen eskuetan jartzeko. Hori dela eta, lerro hauek ematen didaten aukeraz baliatu nahi dut, lehengo eta behin, proiektu honetan parte hartu duten guztiei, izenik aipatu gabe hemen, eskerrak emateko: bilduma hau aditu askok egindako lanaren emaitza da, eta gure esker ona merezi dute guztiek.Liburu hauek guztiak poliki-poliki argitaratu ahal izateko aukeratu zen prozedurak ziurtatu nahi izan zuen hasieratik proiektu hau garantia handienekin jarriko zela abian. Batzorde akademiko berezi bat izendatu zen lehenik itzuli behar ziren testu zerrendaren aukera egin zezan, kontuan harturik holako bildumak beste hizkuntza batzuetan ere egin izan direla. Ondoren, itzultzaile multzo bat aukeratu zen itzulpenak egiten hasteko, nork bere testua, horretan esperientzia handiena, hizkuntzan eta gaian, zutenek osatua. Liburua jatorrizko hizkuntzatik itzuli ondoren, beste itzultzaile batek aztertzen zuen egin lana eta, bidezko ikusten zituen oharrak egin, hasierako itzultzaileak kontuan hartu beharko zituenak, itzulpena argitaratzeko moduan jarri aurretik. Itzultzailearen eta berrikuslearen lanaren ondoren, hainbeste urtez bildumaren zuzendaria izan den Xabier Mendiguren Bereziartuk hartu zuen bere gain egindako itzulpenei nolabaiteko batasuna emateko lana.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go108350</dc:identifier><dc:source>MEBIA, 190 HIT eusk</dc:source><dc:date>2002</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788488303233</dc:identifier><dc:format>604 orr ; 23 x 15 cm</dc:format><dc:subject>Literatura unibertsalaren itzulpenak</dc:subject><dc:subject>Filosofia</dc:subject><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go108350&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:84-88303-23-8</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Klasikoak (Bilbao)</dc:publisher><dc:title>Hitzaurreak : I. Pentsamenduaren Klasikoak</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>