<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T23:18:28Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go138875">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go138875</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T09:36:59Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>AITZINSOLASA Gero eta ezagunagoak dira euskararentzat halako ikerketak, hizkuntza bera nork, non, zertan eta zertarako erabiltzen den hori aurkezten digutenak esparru desberdinetan. Hartara, euskararen sustatze- eta jagote-zereginetan lanabes baliotsuak eskaintzen dituzte, Euskal Herriko lurraldeetan euskararen estatusa hobetzeko eta aitzinatzeko. Aspaldikoa du lan hori Euskaltzaindiak. Are gehiago, sorreratik bertatik izan du kezka hori Euskararen Akademiak, eta, IKER nahiz JAGON sailetan barne, emaitza ugari erakutsi ditu historian zehar. Izan ere, oraintsuagoko aldietan hartu du Euskaltzaindiak bere erabakia, urtez urte, JAGON sailaren barruan, euskararen egoera helburu duen batzor- de horretan, alegia, SUSTAPEN batzordean, egungo kezkak biltzen dituen lanak egitea. Hainbatez, 2009. urterako hautatu zuen Euskara eta etorkinak izeneko gaia, eta, urte osoko prestakuntzaren ondorioz, gai horren inguruko jardunaldiak burutu zituen azaroan, sona handiko irakasleak eta hura egunero lantzen duten adituak bilduz, hau da, gai horren inguruko gogoeta eta jarduna bat egi- nez.Gaiari helduta, bereziki azpimarragarria da lan honen garatze-bidea. Hasiera egileek eurek proposatu zioten Euskaltzaindiaren SUSTAPEN ba - tzordeari. Izatez, Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos ikertzaile ezagunak dira euskal soziolinguistikaren alorrean; aldi berean, euskaltzain urgazleak eta SUSTAPEN batzordekideak ere badira. Horretarako aukera izanik, euren proposamena argia izan da, hain justu ere, Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian (AEK-ko ikaslegoaren azter- keta). Horretan mamitu eta ondu dituzte, artezki eta metodologia jakin batez, Iparraldeko AEK euskalduntze-erakundeak urteetan izan dituen euskarazko ikasleen fitxak. Emaitzak ere ez nolanahikoak, soziodemografikoak nahiz demolinguisti- koak. Agerian uzteko modukoak, orobat, etorkinek euskara ikasteko dituzten motibazio eta helburuak. Ondorioetan irakurleak aise nabarituko du betiko 13 Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian 14 nahia, betiko guraria: Euskal Herrian eta euskal kulturan integratzea, forma- zioa ere bazterrean utzi gabe. Hitz gutxitan esateko, lanabes berria dugu eskura, aurrerantzean euskara- ren egoera ezagutzeko. Hori egitea eskertu behar diegu egileei, eta, era bere- an, JAGON sailburu den Andres I?igo euskaltzainari, abegi osoz hartu baitu bere gain aipatu egitasmoaren garatzea. Euskaltzaindiak badaki berak bakarrik ez duela euskararekiko kezka. Horrexegatik dira zinez eskertzeko modukoak Iparraldeko AEK elkartearen jarrera eta harrera, egitasmo horren ibilbidean beti bidelagun leiala eta fina izan delako Akademiarentzat. Lanak, ikerketakĐ?† egileen poderioz eta bultzadaz sortzen dira. Gero dator erakundeek babesa ematea, babes hori akademikoa eta ekonomikoa izan daitekeela. Horren harira, eskerrak eman behar dizkiogu, Euskaltzaindiaren izenean, Euskararen Erakunde Publikoari, Euskaltzaindiarekin urtero sina - tzen duen hitzarmenaren bidez, lan hau babestu duelako. Argi dago, azkenean, lan honen argitaratzeak, euskaraz eta frantsesez, abe- rastu egiten duela euskalgintzaren esparrua, eta, nola ez, Akademiaren itzala eta zeregina. Bide beretik beste batzuk etorriko direlakoan, atxiki dezagun orri hauen edukia, onuragarri izango baitzaigu. Andres Urrutia Euskaltzainburua</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go138875</dc:identifier><dc:contributor>Baxok, Erramun ....-....</dc:contributor><dc:contributor>Coyos, Jean-Baptiste ....-....</dc:contributor><dc:source>MEBIA, 499.92 BAC eusk</dc:source><dc:date>2010</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:format>305 or. ; 18 x 24 cm</dc:format><dc:subject>Euskaldunak</dc:subject><dc:subject>Euskara</dc:subject><dc:subject>Ikerkuntza</dc:subject><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go138875&amp;mat=book</dc:relation><dc:language>baq</dc:language><dc:language>fre</dc:language><dc:publisher>Euskaltzaindia</dc:publisher><dc:title>Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian LĐ??enseignement du basque aux adultes natifs et non natifs en Pays Basque Nord : AEK-ko ikaslegoaren azterketa - ?tude des apprenants d'AEK</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>