<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-18T00:35:29Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go489684">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go489684</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T10:08:12Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>[= Laburpena] : Euskal literaturako kritikari harrigarriena bihurtu da Markos Zapiain, bere saioetan beti ikuspegi original bat eskaintzen diguna, bere irakurraldietan ohikoa ez den bidea hartzen dakiena, behin eta berriz ustekabean harrapatzen gaituena. Egilearen hitzetan, irakurleak garbi izan behar du bere tokia ohea dela, bere jarrera etzana eta bere arimaren egoera estasi haluzinatua. Liburuaren hitzaurregileak esaten digun legez, ?liburu honetako artikulu bakoitza saiakera labur bat da bere horretan, artelan labur bezain kilikagarria, abiapuntu eta aitzakia liburu batean duena betiere, baina hortik aurrera politikaz, filosofiaz nahiz psikologiaz ere ari daitekeena: bizitzaz, azken batean.(...) Zapiainek eskuetan daukan liburua irensteko gogoa pizten dizu, zu ere sentipen berezi horien jabe bihurtzeko; delako liburua lehendik ere ezaguna eta irakurria baldin bazenuen, berriz, atsegina berritzen dizu, eta zeu ohartu ez zinen hainbat alderdi sujeritzen. Idazleen koadrila nahiz kapila guztietatik aparte, bere kasa dabil Zapiain, gustuko liburuen ur sakonetan murgilduta, txitxarro literarioen arrantza bakartian. Horretarako berdintsu zaio Azurmendi edo Balzac, Borda nahiz Freud, Izagirre eta Joyce, Montoia ala Platon, Saizarbitoria zein Rousseau, Txillardegirekin Virginia Woolf. Aipaturiko horiek eta beste asko dabiltza liburu honetako orrialdeetan barrena, guztiak baitzaizkio kitzikagarri, guztiak deskubrimenduen iturri. Zain duzu letra-zopa, literaturaren oturuntza. On egin.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go489684</dc:identifier><dc:creator>Zapiain, Markos 1963-....</dc:creator><dc:source>MEBIA, R ZAP eusk</dc:source><dc:date>2002</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788483318409</dc:identifier><dc:format>182 p. ; 21 x 14 cm</dc:format><dc:subject>Euskal literatura</dc:subject><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go489684&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:84-8331-840-7</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Elkarlanean (Donostia)</dc:publisher><dc:title>Errua eta maitasuna</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>