<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T23:09:26Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go489730">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go489730</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T10:08:16Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>[= Laburpena] : Errautsera arteko sugarra du izenburua lan honek, bizitzaren metafora biltzen duen izendapen batez: errautsera iritsi arte irauten duen sugarra. Bizitzaz hitz egiten baitu batez ere liburu honek, baina baita heriotzaz ere.Emaztea galdu du idazleak. Buruko min bizi batekin hasi zena buruko minbizi gertatu zen eta, mediku eta ospitaleen erromesaldi luze eta nekagarriaren ondoren, bere fin gaiztora iritsi. Bakardadearen zama, atsekabearen tristura, oroitzapenen ziztada ezin eramanik, idazten jartzea erabaki du alargunak: bere bakardade horrexetaz, bere atsekabeaz eta, batez ere, oroitzapenez.Sentimentalismotik ihesi baina bere biluztasun osoan zirraragarri gertatzen den estilo dotore bezain zehatz batean harilkatuz doa idazlea bere oihala, txatal ugariz osaturiko puzzlea. Aireportu hurbilean hegazkina aireratzen ikusi eta ama kezkatu bat irudikatzen du, atzerrian gaixo daukan alabarengana doana eta bere barruko korapiloa nori kontatu ez dakiena; irakurraldi sakabanatuetan bizitzaz eta heriotzaz egindako aipuak jasotzen dizkie etengabe atzoko eta gaurko filofosoei, hango eta hemengo poetei, bat eta bakarra balitz bezala gizon-emakume guztion sentimendua, norberaren esperientziak uneoro berritua; eta, horrekin batera, gaixoaren oroipena, medikuei bisitak, ebakuntza, ohea, erradioterapia, kimioterapia, tratamendu gozagarriak...Liburu errepikaezina da esku artean duzun hau, kontagaiaren ezinbesteko dramatismoak intentsitate bereziz jantzia eta idazkeraren ederrak arte-lan bihurtua. Errepikaezina baita gizaki bakoitzaren bizitza, errautsera arte irauten duen sugarra.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go489730</dc:identifier><dc:creator>Zurutuza, Imanol 1961-....</dc:creator><dc:source>MEBIA, R ZUR eusk</dc:source><dc:source>MEBIA, R ZUR eusk</dc:source><dc:source>MEHEN, R ZUR FB</dc:source><dc:date>2002</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788483318720</dc:identifier><dc:format>207 p.</dc:format><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go489730&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:84-8331-872-5</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Elkarlanean (Donostia)</dc:publisher><dc:title>Errautsera arteko sugarra</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>