<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T22:37:06Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go716270">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go716270</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T10:51:33Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>«Kafkaren labankada» Lisboan kokatzen den genero beltzeko nobela bat dela esan daiteke. Unibertsitate garaian elkar ezagutu zuten bi pertsonaien arteko harreman ilun eta konplexua azaltzen du istorioak, Joao eta Marzel. Horietako bat, urte askoren buruan desagertu ostean, Lisboara itzuli da erritual misteriotsu bat gauzatzeko asmoz. Hemendik aurrera, Kafkaren eleberrietan oinarritzen den mendeku ulergaitz bezain odoltsu batean hondoratuko da pertsonaia nagusia, Joao izeneko irakaslea. Bilaketa ero eta itsu honetan elementu ugari gurutzatuko dira: taberna arraroak, emakume misteriotsuak, hiriko zirrikitu guztiak kontrolatzen dituzten morroi ikustezinak, aztarna korapilatsuak... tunel luzea da egitasmoaren atzean dagoen deabruzko burmuina topatzea eta bidaia horretan bere burua biluzten ikusiko dugu Joao: nerabezaroan ainguraturiko kezka etikoak, iraganeko mito sendoen indar suntsitzaileak, maitasun eza, alkoholerako duen zaletasuna, gogoeta esistentzialistak... gutxinaka itotzen doan neurrian, bere iraganeko pasadizoetan galdurik dauden hainbat une ilun eta krudel azaleratuko ditu. Errituala prestatu duen gizakiak, berriz, Marzel izeneko munstro kupidagabeak, infernutik bidalia dirudien arren, arrazoi sakon eta indartsuak ditu horrela jokatzeko. Azken finean, mendekuaren jatorrian maitasuna bizitzeko era arrotz bat ezkutatzen da.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go716270</dc:identifier><dc:creator>Gorrotxategi Muxika, Aritz 1975-....</dc:creator><dc:source>MEHEN, R GOR FB</dc:source><dc:date>2000</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788471733856</dc:identifier><dc:format>161 p.</dc:format><dc:subject>roman</dc:subject><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go716270&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:978-84-7173-385-6</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Kutxa Fundazioa (Donostia)</dc:publisher><dc:title>Kafkaren labankada</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>