<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T23:24:51Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go723811">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go723811</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T11:05:00Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>Irisek ondo kostata ikasi du bizitza aldapa baten modukoa dela, batzuetan beheraka datorrena, arin eta alai, eta beste askotan goraka doana, nekez eta ezinean. Neska gazte ikusgarria da: 18 urte, buruz argia, modelo-gorputz ederra, aurpegi polita eta begi argi bereziak, bakoitza kolore batekoa. Bizitzak aldapan behera zeraman eskutik, arin eta alai; bazituen lagunak, nobio lerden bat, ondo zihoan eskolan Harik eta patu gaiztoak bizitza aldapan gora jarri zion arte: zebrabidetik zihoala, gidari mozkor batek, autoa ziztu bizian gidatuz, jo eta hankaz gora bota zuen; kolpe latza buruan eta ospitalera. Ondorioa: Hartutako Kalte Zerebrala. Zer den hori? Izenak berak dio: zerebroan, buruan, kaltea duzu, lehen ez zenuena baina orain bai, hartu egin duzulako; Irisen kasuan, zartako latza buruan. Eta horren ondoren, zer? Aurrena mundua ilundu, eta bizitza aldapa gora jartzen zaio: nobio lerdena lerdo atera zaio; lagunak eta ingurukoek erdi tuntuntzat hartzen dute, mundu guztiak bezala; etxean babesa, ama kapitain-pilotu eta aita aingeru guardako, eskolan mimoak Eskerrak Ruti, bere lagun minari. Eta jende arraroari: jende arraroa Mario da, bereziki, bizitzak aldapan gora jarri duen mutil burutsu gaizto itxurako bat. Iris ere arraroen sailekoa da orain. Arraroa: aldapan gora aldapan behera balihoa bezala, arin eta alai, bizitzen dakiena. </dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go723811</dc:identifier><dc:contributor>Murua, Mitxel (....-....) (Traducteur)</dc:contributor><dc:creator>Castro, Francisco (1966-....)</dc:creator><dc:source>IKAS, GL CAS I</dc:source><dc:date>2019</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788498685121</dc:identifier><dc:format>106 or. ; 22 cm</dc:format><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go723811&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:978-84-9868-512-1</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Alberdania (Irun)</dc:publisher><dc:title>Iridium</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>