<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T23:05:40Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go766883">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go766883</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T12:54:13Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>[= Laburpena] : KRISTOBAL BALENZIAGA, XX. mendeko jantzigintzaren maisu handia, Getarian jaio zen 1895ean. 1936an Pariseko Georges V hiribidean jarri zuen egoitza, eta, hilabete gutxiren buruan, lehen bildumarekin izandako arrakasta itzelari esker, nazioarteko modaren izen goren bihurtu zen. 42 urte zituen, eta ordutik hona, maisu handi haren itzala handitu besterik ez da egin. Baina, hori gertatu aurretik, nondik nora ibili zen Balenziaga? Haren sorkuntzak zer garapen izan zuen? Zein izan zen maisuaren enpresa ibilbidea?Liburu honetan, Miren Arzalluz aditua Balenziagaren lehen lau hamarkada horien gainean ari zaigu, lehen aldiz. Balenziagaren familia jatorria aztertzen du, Parisen ospea lortu zuen arteko garapen profesionala azaltzen du, eta enpresa munduan egin zuen ibilbidearen berri ematen du. Historiaren eta gizarte baten fresko txundigarria da hau; eta dokumentazio zehatz batek eta irudi ugarik lagunduta, Balenziagaren obraren oinarri den erreferentzia mundua dakarkigu: jatorrien mundu aberats bat. Izan ere, Balenziaga Frantziako hiriburura sorkuntzaren heldutasunean iritsi zen. Ordurako sortuak zituen sei moda-etxe, eta Espainiako errege familia eta Donostiako, Madrileko eta Bartzelonako goi gizarteak bazituen, jada, bezero. Hasieratik goi mailako jantzigintzan aritu zen, eta ederki ezagutzen zituen jostunak, hornitzaileak, erosleak eta bezeroak. Ideia estetiko propioa zuen, oso berea, eta hori nabarmena izan zen bere karreran zehar, hasi zenetik harik eta 1968an etxeak itxi zituen arte. Ezinbesteko obra bat, bai modaren historiaren adituentzat, lehen aldiz izango baitute maisuaren erreferentzia, dokumentu, argazki eta marrazki askotara gerturatzeko aukera, bai ?maisuen maisu? denaren historian eta garaian interesatua dagoen edonorentzat.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go766883</dc:identifier><dc:contributor>Ellis Miller, Lesley ....-.... (Préfacier)</dc:contributor><dc:creator>Arzalluz, Miren 1978-....</dc:creator><dc:source>MEBIA, 391 BAL eusk</dc:source><dc:date>2010</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788415042037</dc:identifier><dc:format>295 or. ; 26 x 22 zm</dc:format><dc:subject>Jantzigintza</dc:subject><dc:subject>Jantzigintzaren maisuak</dc:subject><dc:subject>Jantzigintza</dc:subject><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go766883&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:978-84-15042-03-7</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Nerea (Donostia)</dc:publisher><dc:subject>Balenziaga, Kristobal 1895-1936</dc:subject><dc:title>Kristobal Balenziaga : Maisuaren eratzea, 1895-1936</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>