<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T23:02:39Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go813072">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go813072</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-17T19:23:13Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>[= Laburpena] : Jean-Louis Davant gaurko idazle klasiko bat dela esan liteke, bai adinez, bai egindako lanen kopuruaz. Baina, horrez gain, klasikotasunaren gustu eta usaina dituen lan bat egin du oraingoan, bai formetan, bai edukietan: Harri txintxolak.Formaren aldetik, izan ere, sonetoa da gehien agertzen dena, bestelako metro eta ahapaldiak ere badiren arren, baita bertso librean idatzitako olerkiak ere. Sonetoak egiteko tankeran, berriz, euskal kutsu nabarmena erantsi die bere poema hauei, gure tradizioan ezagunenak ditugun neurriak erabili baititu: 13 silabako lerroak batik bat (7+6), baita 18koak ere (10+8). Horrez gainera, azpimarragarria da olerkien erritmoa ere: batzuetan bizi eta arina, besteetan pausatu eta dotorea, darabilen gaiaren arabera eta hari loturik betiere.Mamiaren eta itxuraren lotura estu hori da, hain zuzen, klasikotasunaren ezaugarri nagusietakoa. Eta edukiari dagokionez ere, betidaniko gaiak hautatu ditu egileak, bere poemak ere betirako geratuko diren esperantzan. Bost ataletan banatuta dago liburua. Urtaroak da lehena, eta urteko lau sasoiei poema bana eskaintzen die ; Sorterria da bigarrena, eta hor Zuberoako lur eta jendeei zuzentzen die kantua, bere hizkuntzan : zubereraz ; Herriminez dugu hirugarren atalaren izena, eta bertan Euskal Herria bere osotasunean da gaia, aberriarekiko maitasuna, hizkuntzarekiko lotura, historiarekiko kezka. Biziminez laugarren partean bizitzarekiko bere pentsaera agertzen digu Davantek, bere sineste sakonenak; Urteburu, hilmezu azken atalean, berriz, zendutako idazle eta euskaltzain lagunei eskaini dizkie olerkiak, omenaldi gisako eresi edo elegiak. [= Laburpena] : Libertateak ez du gorputzik, aingerua bezala da. Begi inozentek, bihotz garbiek baizik ezin ikusia. Haatik askok, maitasun itsuz, hartan dugu sinetsia. Arren txukunki kanta dezagun jende libreen balada. Askatasuna jori denean, ahantzirik egoiten da. Aire kolorez dena betea, gordetzen bazter utzia. Joaiten delarik, hatsa galdurik, ezdeusten zaigu bizia. Ezinbestean gure fedeak ukatzen du bere duda. Askatasunak ez du hegalik, denen oinez badabila. Bastean gora, bestean apal, Iparragirre bezala. Historiako bidean usu etsaia baitu haiduru. [...]</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go813072</dc:identifier><dc:creator>Davant, Jean-Louis (1935-....)</dc:creator><dc:source>MEBIA, 899.921 DAV eusk</dc:source><dc:source>MEBIA, 899.921 DAV eusk</dc:source><dc:source>BDPA, P DAV (Cambo-les-Bains)</dc:source><dc:source>MEHAZ, FL P DAV</dc:source><dc:date>2003</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788497830218</dc:identifier><dc:format>108 p. ; 19 cm</dc:format><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go813072&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:978-84-9783021--8</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Elkarlanean (Donostia [Saint-Sébastien])</dc:publisher><dc:title>Harri txintxolak</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>