<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T19:01:14Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go831473">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go831473</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T14:30:01Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>Sarrionandiak idatzia prologoan: O Marinheiro 1913 urteko urrian datatzen da. Argitaratu geroago. Lehenengo, A Aguia aldizkarikoek ez omen zioten onartu, eta ez zen argitaratu Orpheu aldizkariaren lehen alean baino, 1915 urtean. Obra hau Đ??euskaraz Marinela izendatu dudanaĐ??, ez da erabat kabitzen literatura sailkatzeko usatu ohi diren zakuetarik batetan. Teatroa da, baina egitura arras berezikoa, gertaerarik gabea; poesia moldekoa ez bada, hagitz poetikoa da; narrazioa ere bada, narrazioaren antsia dario behintzat; eta filosofia tratatua ez bada, gogoeta metafisikoa besterik ez da lehen arnasetik azken silabara arte. Orduan, sailkatzekotan, autoreak berak imini zion azpitituloa haintzat hartzea besterik ez dago, ?drama estatikoa? dela esan zuen Fernando Pessoak. Zer da drama estatikoa? Gatazkarik eta mugimendurik ez dagoeneko teatroa da estatikoa. Posible dea gatazkarik eta mugimendurik gabeko teatroa? Fernando Pessoa baietz erakusten entseiatu zen eta, areago, teatrogintza drama estatiko eta lirikorantza zihoala uste osoan zegoen. Drama estatikoan argumendua ez da ekintzen bilakaera eta ondorioetan oinarritzen, dramaren haria, obra honetan erakusten denez, arimaren biluzketa hutsean finkatu daiteke. O Marinheiro honetan, hain zuzen, errealitatearen ate zein leihoak hertsi eta lengoaiaren eta ametsaren bidez arima azaltzeko situazioak kreatzen ahalegintzen da Fernando Pessoa. Bizitzaren tentsioa lekorean bilatu beharrean pertsona barruan topatzen da, arimaren teatroa izendatzea otutzen zaidan zerbait eginaz.</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go831473</dc:identifier><dc:contributor>Sarrionandia, Joseba 1958-.... (Traducteur)</dc:contributor><dc:creator>Pessoa, Fernando ....-....</dc:creator><dc:source>MEBIA, 899.922 PES eusk</dc:source><dc:date>1985</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:format>70 or. ; 20 zm</dc:format><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go831473&amp;mat=book</dc:relation><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Susa</dc:publisher><dc:title>Marinela</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>