<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T21:58:39Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go831738">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go831738</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T14:30:37Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>Zinerako egokitu zuten, halaber, orain euskaraz ere argitaratu den Đ??Breakfast at TiffanyĐ??sĐ?? edo Đ??Gosaria TiffanyĐ??s-enĐ??, Elkar eta Koro Navarro izanik argitaletxea eta itzultzailea, azken honek ingelesetik hara ihardun duela, argitaidariek diotena sinestuz gero behintzat. Diodan baita, sarrera luzetxoa ekarri dudala oraingoan, bai, sarritan lan bakarra hartu izaten delako obra osotzat eta gainerakoak, tamalez, ezkutuan geratzen direlako, nahiz eta bigarren mailakoak ere oso duinak izan. Adituen ustez, Truman Capoteren honek bere hoberenaren beste merezi du, bada. Euskaraz ere irakurtzeko era dugun hasierako nobela honetako hariak, hala ere, ez du besteak bezain gertaera erdiragarririk josten. Ez du, dena dela, mingostasunik falta, inondik ere. Kontatzen zaiguna soila eta laua da, itxuraz. Mundu Bigarren Gudatea garatzen da Europa aldean Đ??besteak besteĐ??; inperioko bihotzean, N.Y.en, aurrera egiten du eguneroko bizimoduak, aldiz. Bizimodu hori zelakoa izan zen erretratatu gura izan zigun, lehen pertsona erabilita, Truman Capotek, gizonetan arrakasta itzela izaten dakien harako neska haren bidez, gudatekoek atzekaldeko teloiarena egiten dutelarik. Đ??Homosexuala naiz, drogaren menpekoa naiz, egundokoa naizĐ??, halaxe aldarrikatu izan zuen inoiz Capotek berak. Hala bada, hasierako honetan bertan ikusten da, daburduko, ez diola begirune lar begiraturik idazleak Đ??bereĐ?? gizarteari, egiten duen erretratoan, bera ikusle modura gertaerez at geratuta, esku trebeez sartzen bait du bisturia zaurietan /// Edorta Jimenez / Argia, 1989-06-11</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go831738</dc:identifier><dc:contributor>Navarro, Koro ....-.... (Traducteur)</dc:contributor><dc:creator>Capote, Truman ....-....</dc:creator><dc:source>MEBIA, R CAP eusk</dc:source><dc:date>1989</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:identifier>urn:EAN:9788475296784</dc:identifier><dc:format>108 o. ; 12 X 20 zm</dc:format><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go831738&amp;mat=book</dc:relation><dc:identifier>urn:ISBN:978-84-7529-678-4</dc:identifier><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Elkar</dc:publisher><dc:title>Gosaria Tiffany's-en</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>