<?xml version='1.0' encoding='utf-8'?><OAI-PMH xmlns="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/" xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/OAI-PMH.xsd"><responseDate>2026-05-17T23:09:15Z</responseDate><request verb="GetRecord" metadataPrefix="oai_dc" identifier="oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go831815">https://www.bilketa.eus/in/rest/oai</request><GetRecord><record><header><identifier>oai:www.bilketa.eus:ark:/27020/go831815</identifier><setSpec>ALL</setSpec><datestamp>2026-05-11T14:30:48Z</datestamp></header><metadata> <oai_dc:dc xmlns:xsi="http://www.w3.org/2001/XMLSchema-instance" xmlns:dc="http://purl.org/dc/elements/1.1/" xmlns:oai_dc="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/" xsi:schemaLocation="http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc/ http://www.openarchives.org/OAI/2.0/oai_dc.xsd"><dc:description>Literatura bat sortzen ari delako kontzientzia dauka Lauaxetak bere lehen liburuan, tituluan bertan argi adierazia, Bide barrijak. Gure literaturaren ikuspegi bat dauka egileak, Etxepare berri bat da dagoenari eta batik bat ez dagoenari beha. Eta ez du gogoko munduari bizkar eta garaiari bazter dagoen gure letragintza. Berritasunaren bideak eskaintzen dizkigu, munduratze bat behar duelako poetak. Ereduak ikusi, ereduak hartu, haien oihartzuna guregana ekarri, halako lana agintzen dio bere lumari, modernitatean txertatu nahi du Lauaxetak. Honek artifizialtasunera darama zenbaitetan, mailegu nabarmenera. Badu, bai, estetizismo puntu bat. Baina euskal literaturatik irakurriz, Lauaxetarik interesgarrienean behintzat dena zaigu berri, lehendik euskaraz poemarik idatzi ez balitz bezala dihardu, Bide barrijak liburuak liberazio handi bat suposatzen du. Lizardik jenialtasuna eskatzen zuen, bera zela jeniala jakin gabe edo aitortu nahi izan gabe; Lauaxetak lana aldarrikatzen du, ez du genialtasunaren esperoan egon nahi existitzen hasteko, eta gure letra modernoen oinarriak ipintzeari ekiten dio, mailegutza, oro har, jenial batean. Horrela ulertu behar genukeelakoan nago harako aitorkuntza hura, ?Soluan atxurretan aberrija goralduko nebala uste baneu, laster itxiko neuke lan au?, lanerako dei moduan. Aberrigintza omen zelako irten zen Lauaxeta inspirazioaren bila, itxuraz. Baina poeta izan gabe, edo bokazioz hala izan gabe, poesiaren mekanika ez ezik haren edertasuna atzeman eta zabaltzeko gai izan zen. Poesiak kutsatu egin zuen, eta hala ageri zaigu Lauaxeta zorionez kontradiktorio bat: katolikotasun probintzianoa osoro gainditzen ez duen arren sentsualtasun mistikoaren zale, hiriko azpimunduari hastio dion hedonista, ?Gexorik nago? hasperen eginez malenkoniatsu biziagatik ?Itsasora!? dei egiten duen abertzale... Sabinianoa da eta Baudelaire maite du. Lauaxeta ez da nazionalismoaren abaroan gizendu nahi duen mediokritate bat, Lauaxetak amateurismoaren aurkako borroka abiatzen du, eta horren ondorio da bere bigarren poemategia, Arrats-beran, gure aurreneko balada modernoa. Ofizioko lehen idazlea dugu, Europako lankideen duintasun literario berdinean bizi dena. Euskarak euskaldun mundutarra elikatzen du estreinakoz Lauaxetari esker. Estepan Urkiaga, Lauaxeta (Mungia, 1905 - Gasteiz, 1937) jesuitatzako ikasle izan zen, baina ez zen ordenatu. Irakasle eduki zuen Orixerekin egin zuen lan Euzkadi egunkarian, kultur atala kudeatuz. Gerran komisari politiko moduan ibili zen. Gernika erraustua bisitatzera zeramatzan kazetariekin izan zen atxilotua, eta handik gutxira fusilatua. Bere figura eta bere heriotza tragikoa gure poesiaren gai izatera heldu zaizkigu, ugariak izan dira Lauaxeta kantatu duten poetak: Eusebio Erkiaga, Ibon Sarasola, Bernardo Atxaga, Omar Nabarro... Literaturaren historian Jon Kortazar irakaslearen lanek kokatu dute Lauaxeta merezi zuen mailako. KOLDO IZAGIRRE</dc:description><dc:identifier>https://www.bilketa.eus/ark:/27020/go831815</dc:identifier><dc:contributor>Izagirre, Koldo 1953-.... (Préfacier)</dc:contributor><dc:creator>Urkiaga, Esteban, Lauaxeta 1905-1937</dc:creator><dc:source>MEBIA, 899.928 LAU eusk</dc:source><dc:date>2001</dc:date><dc:type xml:lang="eng">text</dc:type><dc:type xml:lang="fre">monographie imprimée</dc:type><dc:type xml:lang="eng">printed monograph</dc:type><dc:format>55 orr. ; 21 x 14 zm</dc:format><dc:subject>Euskal olerkaritza</dc:subject><dc:relation>vignette : https://www.bilketa.eus/in/rest/Thumb/image?id=ark:/27020/go831815&amp;mat=book</dc:relation><dc:language>baq</dc:language><dc:publisher>Susa (Zarautz)</dc:publisher><dc:subject>Urkiaga, Esteban, Lauaxeta 1905-1937</dc:subject><dc:subject>klasikoak</dc:subject><dc:title>Lauaxeta : XX. mendeko poesia kaierak</dc:title></oai_dc:dc></metadata></record></GetRecord></OAI-PMH>